|
22-03-2010
Ingurumena
Kostaldea babestearen aldeko giza katearekin amaitu da Itsas Ekimenen asteburua
Atzo arratsaldean egindako giza kateak eman zion amaiera Itsas Ekimenen Europar Hiriburuaren izendapenaren harira Donostian egindako ekintzei. Ehunka pertsonek hartu dute parte hondartza garbiketan, kirol jardueretan, tailerretan eta musika emanaldietan. Ingurumena babestearen beharraz sentsibilizatzea zuten helburu Surfrider Foundation Europek eta 2016ko Europako Kultur Hiribururako hautagaitzaren bulegoak antolatutako ekintzek.
- Hondakinen arazo handiaz kontzientzia hartzea xede Gara
- Ecología y deporte por la capitalidad El Diario Vasco (I)
- Cadena humana por la capitalidad El Diario Vasco (II)
- Un océano de iniciativas Noticias de Gipuzkoa
Hirigintza
Udalak bere kabuz ekingo dio Auditz Akularren etxebizitzak eraikitzeari
Udal Gobernuak Auditz Akularren aurreikusitako etxebizitzak eraikitzen hastea erabaki du. Sustatzaile pribatuen laguntza ezinbestekoa izango da proiektua garatzeko baina horiek ez dute egitasmoa babesten. Hala ere, Udalak lehen faseari hasiera emango dio. Ondorioz, 1.182 etxebizitza eraikiko ditu bere kabuz 60 milioi euro inbertituz. Egindako inbertsioa saldutako etxebizitzen diru sarrerekin berreskuratuko du Udalak. 2010 bukaeran esleitu nahi ditu Udalak lanak, eta 2011n hasiko dira obrak.
- Udalak hartuko du Auditz Akularreko proiektuari ekiteko ardura Irutxuloko Hitza
- El Ayuntamiento lleva en solitario el inicio de la construcción de Auditz Akular El Diario Vasco
- El Consistorio divide el plan de Auditz Akular por fases para acelerar su inicio Noticias de Gipuzkoa
Hirigintza
Apirilean zozkatuko dituzte Kontxako parkingeko aparkalekuak
Datorren hilabetearen bukaeran zozkatuko ditu Udalak Kontxako parkingeko aparkalekuak. Egun gutxi barru argitaratuko du zozketan parte hartuko duten hiritarren behin betiko zerrenda, eta apirila amaieran jakingo da nork aukeratu ahal izango duen lehenbizi bere aparkalekua. Bestalde, Katalunia plazako parkingeko aparkalekuak irailean zozkatuko dira.
- Sorteos: La Concha, en abril; Cataluña, en septiembre El Diario Vasco
Musika
Bihar hasiko da Tokiko Musika Erakustaldia
Bihar hasiko da Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketa ordezkatuko duen Tokiko Musika Erakustaldia. 50 taldek aurkeztu dituzte euren proposamenak eta horietako 15ek kontzertuak eskainiko dituzte bihartik ekainaren 10a bitartean Bukowskin, Victoria Eugenia Antzokian; eta Fnac-en. Epaimahaiak kategoria bakoitzetik hautatutako bi taldek kontzertuak eskainiko dituzte datozen bederatzi hilabeteetan Donostian zein Biarritzeko Atabala aretoan, izan ere, Donostia Kulturak hitzarmena sinatu du aretoarekin. Bihar, The lost waves taldeak eskainiko du kontzertua, 20:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokian.
- Tokiko Musika Erakustaldia prest da Irutxuloko Hitza
- Comienza la pelea por ser telonero de uno de los grandes El Diario Vasco
- El martes dará inicio la muestra de música local Noticias de Gipuzkoa
- Muestra de Música Local en Donostia con quince grupos Gara
Musika
Musika Sakratuaren zikloa egingo dute Aste Santuan
Martxoaren 24tik 28ra Musika Sakratuaren zikloa egingo dute Amara Berriko, Ibaetako, Groseko eta Loiolako elizetan. Jose Ramon Etxeberria musikagileak eta Camerana Lacunensis, Gipuzkoako Eskifaia, Landarbaso eta KUP Taldea abesbatzek hartuko dute parte zikloan. Obra klasikoak eta garaikideak interpretatuko dituzte.
- Aste Santuan, Musika Sakratuaren zikloa Irutxuloko Hitza
- El ciclo de Música Sacra de Donostia tendrá cinco conciertos gratuitos El Diario Vasco
Dantza
Dantza Garaikidearen Zirkuitua Donostian izango da aurten ere
Eusko Jaurlaritzak Dantza Garaikidearen Zirkuituaren seigarren edizioa antolatu du eta emanaldietako batzuk ikusgai izango dira Donostian. Guztira Euskal Herriko zein atzerriko 27 taldek hartuko dute parte eta 29 obra aurkeztuko dituzte 68 emanalditan. Jaurlaritzak handitu egin du iazko aurrekontua eta 200.000 euro bideratuko ditu aurten dantza zirkuituaren antolakuntzara.
- Tradiziotik abangoardiaraino Berria
- El VI Circuito de Danza de Euskadi ofrecerá 29 espectáculos en 17 salas El Diario Vasco
Ingurumena
Hiriko landareei eta animaliei buruzko erakusketa zabaldu dute Cristina Enean
Hiriko landareei eta animaliei buruzko marrazkiak, panelak eta ikus-entzunezkoak jarri dituzte ikusgai Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean. Ekainaren 3a bitartean zabalik egongo den erakusketan Pasealeku Berriko, San Bartolomeko eta Cristina Eneako harresietan dauden landareak eta animaliak ikus daitezke. Gainera, horiek bertatik bertara ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte martxoaren 28an, apirilaren 25ean eta maiatzaren 30ean. Bisita horietan izena eman nahi dutenek 943453526 telefono zenbakira deitu beharko dute.
- Hiriko landare eta animalia aberastasuna, aztergai, Cristina Eneako Ingurumen Etxean Irutxuloko Hitza
- Cristina Enea invita a descubrir la naturaleza urbana a través de paseos y una exposición El Diario Vasco
- Visitas guiadas para conocer la biodiversidad de Donostia Noticias de Gipuzkoa
|