Xora filma doan Victoria Eugenian
2012-05-15 / 08:33
Xora zubereraz egindako lehen filma zine aretoetan eman aurretik, Victoria Eugenian eskainiko da gaur asteartea, 20:00etan, Victoria Eugenia antzokian. Azpidatzita dago euskara batuan. Sarrera doan da. Antzokiko leihatilan hartu behar da aldez aurretik.
Gehiago irakurri...
|
Oporretan Euskaraz udalekuak: Onartuen behin-behineko zerrenda
2012-05-14 / 19:07
Uztaileko udalekuetarako izena emateko epea amaitu da eta dagoeneko behin-behineko zerrenda argitaratu da akatsak zuzendu ahal izateko. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 48 37 50 telefonora dei dezakezu. Zozketa maiataren 17an egingo da. Euskara Zerbitzuko bulegoan. Konstituzio plaza, 2 - behea.
Gehiago irakurri...
|
Mintzodromoa igande goizez Martutenen
2012-05-10 / 14:37
Mintzodromoa egingo da igandean, maiatzak 13, 11:45etik 12:45era Martuteneko Arantzazuko Ama Ikastolaren aterpean. 2016 bulegoak sustatzen duen Olatu Talka egitarauko ekimenetako bat da Mintzodromoa. 100 bat lagun elkartzea da asmoa. Parte hartu!
Animatzen bazara bidali zure datuak martuteneauzoa@gmail.comera.
Gehiago irakurri...
|
Lagunekin kantari Intxaurrondon: Gaur Petti
2012-05-07 / 12:41
Lagunekin Kantari
programa berezia da; izan ere, kantariek jendearentzat kantatzen dute lehenengo eta jendearekin gero. Programa parte-hartzailea da, publikoa, txandaka, entzule eta kantari baita. du.
Aurten Aire Ahizpak, Jon Sarasua, Petti, etxeko lagunak eta abar izango dira Larrotxene kultur etxean. Horrez gain kantu jira antolatuko da eta afaria ere bat Artzak Ortzeok elkartean.
Gehiago irakurri...
|
Hiru ekitaldi Bageraren Jantzi euskara! programan
2012-05-07 / 12:15
Euskararen inguruko teoriez, lanez eta abarri buruz hausnartzeko hiru ekimen martxan jarri ditu Bagera elkarteak. Lehena, aurkezpena, maiatzaren 8an egingo da, maiatzaren 12an Txillardegi gogoratuko dute eta maiatzaren 15ean hizkuntza ekologia izango da gaia.
Gehiago irakurri...
|
Oporretan Euskaraz udalekuak: izen emateko epea
2012-05-04 / 14:45
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan parte hartzeko maiatzaren 7
tik 11ra bitartean internet bidez izena eman ahal izango da.
Eta Euskara Zerbitzuaren bulegoetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, Konstituzio plazaren 2an.
Gehiago irakurri...
|
Eureka Zientzia Museoan egitarau interesgarria
2012-05-04 / 14:44
Asteburu honetako plan egokia izan daiteke, Eureka Zientzia Museoa bisitatzea familian. Larunbatean eta arratsaldean, goiz eta arratsaldez, aukera ugari dago zientziarekin gozatzeko. Jarraian duzu zehaztuta asteburu honetako egitaraua.
Gehiago irakurri...
|
Bi mintzodromo ate joka
2012-04-27 / 14:20
Olatu talka ekimenaren barruan, maiatzaren 13an Mintzodromoa antolatuko da goizeko 11:45ean Martutenen. Izena ematea maiatzaren 4rako egin behar da martuteneauzoa@gmail.com helbidean. Bestalde, maiatzaren 3an, Bagerak eta Donostiako Euskaltegiek Mintzodromoa antolatu dute San Telmo museoan, goizez eta arratsaldez
Gehiago irakurri...
|
Kontzertuak gazteentzat Igeldon
2012-04-27 / 10:37
Igeldoko gaztiak taldea duela urtebete sortu zen eta urteurrena ospatzeko musika kontzertuak antolatu dituzte larunbaterako. Gaueko 23:00etan, Igeldon, Blaka, Itziarren semeak eta DJ Bull arituko dira. Sarrerak 3 € balio ditu
Gehiago irakurri...
|
Kukairen ikuskizuna Gernikako bonbardaketa dela eta
2012-04-25 / 16:20
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen da gaur osteguna, eta San Telmo museoak bat egin nahi du gertakari horren oroitzapenarekin. 20:30etan, Kukai dantza konpainiak "1937: gogoaren bidezidorretatik" ikuskizuna eskainiko du. Sarrera doan da
Gehiago irakurri...
|
Aurreko albisteak |