EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Zinea euskaraz: Mozart Txakurra

Zinea euskaraz: Mozart Txakurra

2005-12-01 / 10:23


Larunbatean estreinatuko dute Warner zinema aretoan Mozart Txakurra filma euskaraz. Emanaldi bakarra izango da 12:00etan.
Robby eta bere lagunentzako, uda ez da uda abentura interesgarririk ez bada, mundua salbatzea esate batetarako. Aurtengoan hala ere Mozart izeneko txakurra salbatzearekin nahikoa izango dute.

Mozart_txakurra_kartela1.jpg

Haurrek Mozart Izeba Mimiren alboan topatu zuten, zeinak lorategian zebilela eskaileratik erorita min hartu zuen. Eskailera zerratua izan zen: Norbaitek Izeba Mimi akabatu nahi zuen! Mozart etxera eraman zuten eta honek Tito “Atzapar” beldurgarriarekin arazoak sortuko zizkien. Denborarekin, Gloria Parmigiani abeslariak Mozart-i oinordetzan bere jabetza guztia utzi ziola jakingo dute eta Izeba Mimi dela oinordetza horren kudeatzailea.

Asteburu honetan ondoko film hauek ere ikusi ahal izango dira:

Pailazokeriak Txirri, Mirri eta Txiribitonekin

Olentzero eta subilaren lapurreta