EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Txirri, Mirri eta Txiribitonen filma

Txirri, Mirri eta Txiribitonen filma

2005-12-01 / 11:28

Abenduaren 3az gero, zine aretoetan da Pailazokeriak, marrazki biziez eratutako Txirri, Mirri eta Txiribitonen filma. Antiguo-Berri zinema aretoan 16:30ean, 17:00etan, 18:15ean eta 18:45ean emango dute; Principe zinema aretoan, berriz, 17:30ean eta larunbata, igande eta jai egunetan 16:45ean, 17:15ean, 18:30ean eta 19:00etan . Pailazoak zirkuan pailazokeriak egiten ari diren bitartean, norbait itsasoa kutsatzen ari dela jakiten dute.

Txirri_Mirri_Txiribiton_Pailazokeriak1.jpg

Pailazoak zirkuan pailazokeriak egiten ari diren bitartean, norbait itsasoa kutsatzen ari dela jakiten dute. Lady Control emakume gaiztoa da horretan ari dena. Haurrak gorrotatzen ditu, eta ondorioz, desordena, eta, noski, pailazoak ere gorrotatu egiten ditu.

Azken hogeita hamar urtetan beren pailazokeriekin alaitu gaituzten Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak dira irudi biziez egindako film honen protagonistak. Euskarazko estreinaldiaren ondoren, gaztelaniaz eta katalanez zabalduko dute, Aste Santu aldean.

Imanol Zinkunegi donostiarrak zuzendu du Joxan Muñozen gidoia duen filma, eta Juanba Berasategi arduratu da ekoizpenaz; musika Joserra Senperenarena da.

Asteburu honetan ondoko film hauek ere ikusi ahal izango dira:

Mozart Txakurra

Olentzero eta subilaren lapurreta