EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  VIII. Donostia Antzerki Saria

VIII. Donostia Antzerki Saria

2008-03-25 / 13:34

Martxoaren 27an, Nazioarteko Antzerkiaren Egunean, 20:00etan, 2007ko euskarazko antzerki lan onena sarituko duen, VIII. Donostia Antzerki Saria emango da Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldian saritutako obra, Emakumeak izarapean, ikusi ahal izango da. Sarrera doan izango da, gonbit txartelarekin. Talde irabazleak 10.000 € eta Iñaki Olazabalen eskultura bat jasoko ditu.

Donostiako_Antzerki_saria_2008.jpg

8.000 € orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 € jasotzeko, 2010. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berria eskaini beharko du Donostian.

Sari emate ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egin ohi da. Ekitaldi berezia bezain ikusgarri horrek bi zati izango ditu: batetik Fernando Bernuesek zuzendutako ikuskizuna eskainiko da eta bestetik "Emakumeak Izarapean" -2007an Donostian euskaraz eskaini den antzerki lan onena-, ikusi ahal izango da.