ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Dominika-Niko Etxart eta Rober Larrandaburu

29-04-2008, Tuesday

Dominika eta Niko Etxart, eta Rober Larrandaburu, Zuberoako kantariek, Larrotxene kultur etxean kantatuko dute maiatzaren 5ean, 20:00etan, Lagunekin kantari ekimenaren barruan. Abeslariek, lehenengo, bere errepertoriotik kantatuko dute, jendearentzat, eta, ondoren, jendearekin batera arituko dira. Sarrera doan izango da, eta ekitaldian kantuen hitzak banatuko dira.

Lagunekin kantari. Programa osoa PDFn