EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Hala mintzatu zen Zappatrusta

Hala mintzatu zen Zappatrusta

2008-05-06 / 13:37

Ander Lipus, aktore ezagunak, Hala mintzatu zen Zappatrusta antzezlana aurkeztuko du maiatzaren 8an, 20:30ean, Egiako Beti Boga tabernan; eta maiatzaren 9an, 20:00etan, Añorgako Antxon Aiestaran kultur gunean, XXVII. Poltsiko Antzerkiaren egitarauaren barruan. Danadanada! Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabanea, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya.

Hala_mintzatu_zen_Zappatrusta_Lipus.jpg

Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak. Geugaz dagoz: Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfasteko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak, Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex “Dominitxine” iparraldeko kantautorea, Estepean Asekas Lekeitioko skratxerra, Ignatius poeta mozkorra… portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.

Karabanak mundua zeharkatu dau Euskal-Herrira heltzeko: eroan genduzan Indiara atabalak eta konkistau genduan Taj Mahala, Australiara joan ginan eta mundu guztia saltoka ipini genduan, heldu ginan Afrikara eta uholdea probokau genduan Saharan, gero Ekialdeko errege magoengana korrika, hareek bahitu eta gora errepublika!, Ipar-Amerikara hurreratu eta yankee zantarrak kikildu, zeharkatu dogu Europa eta jateko bakarrik berakatz zopea, eta azkenean heldu gara Euskal-Herrira, kalipota larruan, eta barriro sartu dogu bizi-poza barruan!

Dzanga Antzerkira herriko mamu eta damiselak. Xoua eta algara plazan! Zazpi teta pitxaurre zapla! Pazpireta ratsis panza! Pantxazpi saltxitxas zaplata!

XXVII. Poltsiko Antzerkia euskaraz:

Larru haizetara. Ez dok hiru. Biko Teatro
Maiatzaren 9an, 21:30ean, Herrerako El Nido tabernan
Maiatzaren 10ean, 20:00etan, Intxaurrondoko Txikin (Intxaurrondo 61)
Maiatzaren 17an, 22:00etan, Igeldo ikastolan

Hala mintzatu zen Zappatrusta. Ander Lipus
Maiatzaren 8an, 20:30ean, Egiako Beti Boga tabernan
Maiatzaren 9an, 20:00etan, Añorgako Antxon Aiestaran kultur gunean

Egitarau osoa