"Ez Dok Hiru" Bikoteatroak, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek osatzen duten bikoteak, Larru haizetara (sexu terapia kolektiboa) antzezlan aurkeztuko du, maiatzaren 9an, 21:30ean, Herrerako El Nido tabernan (Donostia). Emanaldia XXVII. Poltsiko Antzerkiaren egitarauaren barruan antolatu da. Sexu kontutan euskaldunok bizitako mendetako madarikazio horren kontra egin nahi duen ikuskizunak.
XXVII. Poltsiko Antzerkia euskaraz:
Larru haizetara. Ez dok hiru. Biko Teatro
Maiatzaren 9an, 21:30ean, Herrerako El Nido tabernan
Maiatzaren 10ean, 20:00etan, Intxaurrondoko Txikin (Intxaurrondo 61)
Maiatzaren 17an, 22:00etan, Igeldo ikastolan
Hala mintzatu zen Zappatrusta. Ander Lipus
Maiatzaren 8an, 20:30ean, Egiako Beti Boga tabernan
Maiatzaren 9an, 20:00etan, Aņorgako Antxon Aiestaran kultur gunean