EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Musika: Petti

Musika: Petti

2008-05-06 / 15:22

Petti kantari beratarrak bere azken lana "On" (Gaztelupeko hotsak 2007) aurkeztuko du, maiatzaren 9an, 20:30ean, Doka, kafe antzokian, (Antiguako Erregezainen kalean). Sarrera: 3 €. Bere existentzialismotik zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea. Eraginez hitzegitekotan Billy Bragg, Tim Buckley edo Nick Drake aipatu behar, Nick Cave edo Tom Waits-en ondoan.

Petti_On.jpg

Ezin aurkitu Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, gure eszenan bakarra baita bai kantatzeko modu ilun-trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan. Petti, azken urteotan Euskal Herriko bakarlari original horietako bat.

Diskografia:

Amets bat (1999)
Arrazoiak (2001)
Etxeko Uzta (2002)
On (2007)