EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Bidaia taldea lagunekin kantari

Bidaia taldea lagunekin kantari

2008-05-07 / 11:05

Mixel Ducau eta Caroline Phillips Bidaia taldeko abeslarien kantaldia entzun ahal izango da maiatzaren 12an, 20:00etan, Larrotxene kultur etxean (Intxaurrondo, 57), Lagunekin kantari ekimenaren barruan. Sarrera doan izango da. Hasieran, bere errepertoriotik kantatuko dute, jendearentzat, eta, ondoren, jendearekin batera arituko dira -kantuen hitzak banatuko dira-.

Bidaia_taldea_Ducau_Phillips.jpg

Bidaia Taldea
(Mixel Ducau eta Caroline Phillips)

Mixel Ducau, ezagun zaharra gurean, ez da atzo goizekoa euskal musikan; bi talderen sortzaileetakoa: Errobi (Anje Duhalderekin, 30.000 diska salduta), eta Zaldibobo (Joseba Tapiarekin eta), orain emaztearekin dabil musika-bikote; kantari, multiinstrumentista (saxoa, gitarra, alboka...), sortzaile... Caroline Phillips, kaliforniarra, greziar eta iraniar jatorrikoa, kantari, zarrabeteari, sortzaile, Parisen ezagutu zuten elkar eta elkarrekin Bidaia-ren sonido paregabekoa egin dute. BIDAIA, txango bat euskal oinarriko musikatik, munduko hainbat folklorerekin aberastuta.

Lagunekin kantari. Egitaraua