EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Doka 1. urteurreneko festa

Doka 1. urteurreneko festa

2008-05-08 / 13:22

"Zatoz txapelarekin". Doka, Donostiako kafe antzokiak, 1. urteurreneko festa egingo du maiatzaren 10ean, 19:00etatik aurrera. Urte bete joan da, beraz, Dokak Donostiako Erregezainen kalean ateak zabaldu zituenetik, eta bitarte horretan osatu duen kultur egitarauak aberastu egin du, nabarmen, hiriko euskarazko ekitaldien eskaintza.

Doka_urteurrena.jpg

Kafe antzokiaren eskaintza berritzailean dago, ziurrenik, gazteen artean, batez ere, baina ez haien artean bakarrik, lortu duen arrakastaren gakoa.