Berri onekin gatozkizue, Berri Txarrak musika talde nafarrak joko baitu gaur, maiatzaren 16an, 20:30ean, Gazteszenan (Egia kultur etxean). Sarrerak: 15 €. Berri Txarrak rock taldea 1994. urtean sortu zen, une honetan Gorka Urbizu (ahotsa eta kitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), eta Mikel Lopez (baxua) osatzen dute Lekunberriko hirukoa. Jaio.Musika.Hil (Gor 2005) da taldearen azken diskoa.