ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Pailazoen Martingalak

07-08-2008, Thursday

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Martingala ikuskizuna eskainiko dute igandean, abuztuak 10, 17:30ean, Konstituzio plazan, Donostiako 2008ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan. Babeslea: Kutxa. Montxo eta Joselontxo pailazo bihurriek hainbat martingala sortuko dituzte Gari nahastu eta haserretzeko. Baina Gari oso azkarra da eta, haurren laguntzarekin, beti aterako da garaile.