|
2008-08-08 / 10:34
Astelehenean, abuztuak 11, 23:30ean, erromeria izango da Konstituzio plazan Kupela talde alaiarekin. Erromeria giroko talde ezagunenetako bat da Kupela, zuzenean zein diskotan ("Pagotxa", Elkar 2008, eta "Gau Giro", Elkar 2006) nortasun eta bizitasun berezia erakutsi duena. Kupela taldea Angel Larrañagak, Xabier Alberdi Zabale trikitilariak eta Juan Ezenarro Berastegi perkusionistak osatzen dute.
Ekitaldia Donostiako Aste Nagusia 2008 egitarauaren barruan antolatu da eta Kutxaren babesa izan du.
Aste Nagusia 2008
|