|
2008-08-28 / 10:05
Aspaldiko ohiturari jarraituz, gaur, abuztuak 28, San Agustin eguna, egingo da Artikutzako jaia. Hori dela eta, denontzat zabalik egongo da urtean zehar sarrera mugatua duen etxaldeko atea. Egitarauan herri kirolak, pilota partida, bertso saioa eta erromeria izango dira. Horrez gain, aurreko urteetan bezala, izango da egarria eta gosea bertako produktuekin berdintzeko modua.
Egitaraua
11:00 Meza izango da Artikutzako baselizan, Egi Eder zortzikoak abestua.
11:30 pilota partidak frontoian. Oiartzun eta Goizuetako eskola pilotako pilotariak arituko dira.
16:30 Bertso saioa: Mendiluze eta Lizaso.
18:00 Herri kirolen erakustaldia.
Aizkolariak: Donato Larretxea eta Aitzol Atutxa, Floren Nazabal eta Ugaitz Mugerzaren aurka.
Harri jasotzea: Jose Ramon Iruretagoiena “Izeta II” eta Agustín Arruti “Landarbide”.
19:00 Dantzarako tartea Imahi taldearekin.
Egunean zehar bertako produktuen azoka izango da
|