|
2009-06-15 / 10:52
Iñaki Plazak eta Ion Garmendiak 20 hatz proiekt (Baga Biga produkzioak 2009) diskoan oinarritutako emanaldia egingo dute ekainaren 17an, 19:00etan, Donostiako Fnac-en. Ekitaldia Fnac-en Musika Astearen egitarauaren barruan antolatu dute. Iñaki Plaza eta Ion Garmendia bikoteak ibilbide luzea darama Euskal Herriko musika-tresnenekin. Euskal soinu-tresnen kontzertu didaktikoak eta ikastaroak eskaini dituzte Euskal Herrian zehar...
Hainbat diskotan jo dute (Berrogüetto, Ibon Koteron, Faltriqueira, Tejedor…) eta beste hainbat talderekin aritu dira (Kepa Junkera…).
Euren lehen lanari eta diskoari “20 Hatz proiekt” izena eman diote; izena, azken urtetan elkarren artean bildu dituzten musika esperientzien, lanen eta bidaien laburpena da.
|