|
2009-06-22 / 12:22
Antiguako San Joan jaien egitarauaren barruan, Kupela taldearen erromeria izango da asteartean, ekainak 23, 23:00etan, Antiguako pilotalekuan. Pagotxa disko berria aurkeztuko du Kupela taldeak. Erromeria giroko talde ezagunenetako bat da Kupela. Bi disko eman ditu argitara: Pagotxa (Elkar. 2008), eta Gau Giro (Elkar. 2006). Bietan erakutsi du nortasun eta bizitasun berezia. Kupela taldea Angel Larrañagak, Xabier Alberdi Zabalek —trikitia— eta Juan Ezenarrok —perkusioa— osatzen dute.
|