EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  San Joan gaua Donostian

San Joan gaua Donostian

2009-06-23 / 11:23

Aurten ere ongi etorri beroa emango diogu udari donostiarrek eta hiriko plaza, auzo eta bazterretan, huts egin gabe piztuko dira San Joan bezperako suak. Parte Zaharra: Arratsaldean Goizaldiren San Joan zortzikoa eta gizon dantza ikusi ahal izango da eta ondoren sua piztuko dute plaza erdiko lizarraren inguruan. Antigua: 22:00etan hasiko dira San Joan bezperako ospakizunak Gaskonia plazan — lore sortak banatzea...

San_Joan_bezpera_2009.jpg

San Joan bezperako suak

Parte Zaharra: Arratsaldean Goizaldiren San Joan zortzikoa eta gizon dantza ikusi ahal izango da eta ondoren sua piztuko dute plaza erdiko lizarraren inguruan. Antigua: 22:00etan hasiko dira San Joan bezperako ospakizunak Gaskonia plazan — lore sortak banatzea (Bagera), sua...—. Amara Berri: 19:30ean Kantu Jira irtengo da Ikasbide elkartetik. Gauean, San Joan sua Gasca ondoan. Egia: 22:30etan piztuko dute sua eta dantza egingo dute inguruan. Gros: Saguesko zabalgunean egingo dute sua, aurretik Mariaren Bihotzak eta Eskolak dantza egin ohi dute. Herrera: San Luis plazan sua eta dantza izango dira. Ipar Intxaurrondo: 22:00etan piztuko dute sua Bernat Etxepare plazan. Igeldo: koplariak 21:30ean eta 22:30ean piztuko da sua. Horiek eta hamaika gehiago.