|
2009-06-26 / 13:42
Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Piratak ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 27an, 11:00etan, Kursaaleko auditorioan. Sarrera: 1 €. Ekitaldia Kursaalen X. Urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute. Piratak: "Pirritx, Porrotx eta Mari Motots altxor bila goaz. Adorea, irudimena eta trebezia beharrezkoak dira horretarako, ez baita erraza pirata izatea.
Horregatik jo dugu zugana ere, zailtasunak taldean gaindituko ditugulako. Prest zaude? Goazen ba!"
Gora euskal piratak eta gora Patakon! Daukanari kendu eta ez daukanari emon!
|