EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Haur Zinema: Harri magikoaren bila

Haur Zinema: Harri magikoaren bila

2009-07-03 / 09:27

Zinea euskaraz ekimenak barruan, Harri magikoaren bila (Lenard Fritz Krawinkel, Holger Tappe. 2005) filma eskainiko dute ekainaren 3an, 4an eta 5ean, 16:45ean, Donostiako Antiguo Berri zinemetan. "Beste mundu bat. Gaya. Leku baketsua, lasaia. Kezkarik gabe bizi da bertan jendea. Badute nolabaiteko antza gizakiekin, baina askoz ere txikiagoak dira (eta baliteke lasaiago bizitzea gainera).

Harri_magikoaren_bila.jpg

Baina, egun batean, okertu egingo da erabat haien bizitza. HARRIA lapurtu du norbaitek, mundua bizirik mantentzen duen harri sakratua. Gaya desagertzeko arriskuan dago orain. Baina bertako bi biztanlek, Book eta Zinok, Gaya salbatzeko gurutzada bati ekitea erabakiko dute, eta hala iritsiko dira gizakien mundura, hemen “mundu errealtzat” ezagutzen dugun leku horretara. Lur ezezaguna eta arrotza da haientzat, areriozkoa eta arriskutsua. 3Dn egindako pelikula ikusgarria, eta gertaera handia Alemaniako animazio-zinemaren duela gutxiko historian."