Imanol eta Mattin Epelde anaiek Komuneko paperean izeneko poesia eta musika errezitaldia eskainiko dute urtarrilaren 14an, 19:30ean, Ernest Lluch kultur etxean, Erakusleihoa ekimenaren barruan. Imanol Epeldek urte eta erdiz www.komunekopaperean.blogspot.com blogean argitaraturako poemei musika jarri die Mattin Epelde anaiak, eta elkarrekin osatu dute "Komuneko paperean" izeneko ikuskizuna.