Fermin Etxegoienen Autokarabana (Pamiela 2009) liburua hartuko dute mintzagai gaur, urtarrilak 25, 19:30ean, Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan (San Jeronimo kalean) egingo den literatur solasaldian. Harkaitz Cano idazle donostiarra izango da saioaren gidatzailea. "Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa."