|
2012-01-31 / 10:27
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako euskarazko ikastaroen eskaintza egin du berriro aurtengorako.
Martxoan abian jarriko diren ikastaroak merkatari eta ostalarien neurrira prestatuta daude, hizkuntzaren ezagutzan eta komunikazio gaitasunean urratsak eman ditzaten.
Bestalde, euskara jakin arren, idatzizko komunikazio gaitasuna hobetu nahi dutenentzat ere ikastaroak eskainiko dira.
Izena emateko epea otsailaren 1ean zabalduko da eta interesatuek hilaren 15erako eman beharko dute izena Euskara Zuzendaritzaren bulegoan (Konstituzio plaza 2), www.merkatari.net edo www.euskaraz.net web guneetan edota sektoreko elkarteren batean: Gipuzkoako Merkatarien federazioa, Dendass, Zaharrean-Centro Erdi, Auzoa eta Gipuzkoako Ostalarien Elkartea.
Informazio gehiago: www.merkatari.net
|