|
2012-03-19 / 13:41
Iparraldea Bertan ekimenari esker, Iparraldeko musika zuzenean entzuteko parada izaten dugu Donostian urtero. Aste honetan, asteazkenean, Maddi Zubeldia eta bere musikariak arituko dira Koldo Mitxelena kulturunean gaur, hilak 21, 21:30etik aurrera. Ziklo honi buruzko xehetasunak hemen aurkituko dituzu.
Maddi Zubeldia, Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariekin ari izanen da, hauek eskusoinu, gitarra, flauta eta buzuki bezelako musika tresnekin lagunduko dutelarik.
Bere konposaketak izanen dira nagusi, Euskal Herriko zein atzerriko zonbait kantu herrikoi gehituko dituelarik.
Arrats honetarako, bidaiatxo poetikoa eskainiko digu, irlandar erlaitzetatik abiatu, Mikel Laboa, Jean Renoir, Paco Ibañez eta Leterekin geldiunetxoak egin, hizkuntza batetik bestera, emozio batetik bestera.
|