Euskal Erakundeen Kontseiluak Altzan herritarron aurrean egindako ekitaldian, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen konpromisoa hartu duten 37 saltoki, enpresa eta bestelako entitateri. Horietatik 29k konpromisoa berritu dute eta gainerako 8ak aurten bertan hurbildu dira proiektura. Bost urte igaro dira jada Altzan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik, eta euskararen alde egindako lana oso handia izan da.