IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Bertako saila »  Bertso minez

Bertso minez
Bertso minez kronika luze bat da, bertsoa aitzakia hartuta, Joseba Zubimendi idazle donostiarrak 1939an, hil bezperetan Kanbon idatzia. Politikoak, euskaltzaleak, bertsolariak, musikariak... Errepublika garaiko euskalgintzaren galeri eskaintzen digu egileak, datu historiko, gogoeta eta oroitzapenez aberastua. Honek guztiak saiakera historiko-sentimental mindu bat osatzen du, gerraren gorrotoz eta mundu suntsitu baten ebokazioz. Saio berezi ederra, orain arte, harrigarria bada ere, ezagutzera eman ez dena.

Berezkoa zuen gipuzkerari Lapurdiko euskararen eztitasuna erantsita, artikulugintza ugari batean trabatutako estilo bizi eta eliptikoa darabil Zubimendik, hagitz moderno egiten zaiguna.