IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Don Kijote Mantxako »  Don Kijote fac simila

Don Kijote fac simila




Pauso berri bat

Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen eta EGAN literatur aldizkarian dihardugunok, buru-belarri ari gara euskal literaturaren esparrua zabaltzen. Gure lanik garrantzitsuena EGAN literatur aldizkaria argitaratzea den arren, azken urteotan beste alorrak ere jorratzen ari gara, hala nola omenaldiak, ekitaldia, hitzaldiak, ikastaroak eta liburuen argitalpenak. Modu gutxirekin kontatu arren, gure gogoak eta borondateak areagotzen du posibilitatea.

Ekintza bat gehiago izan nahi du Kixoteren argitalpen honek. Kixoteren laurehun urte direla-eta, mundu zabalean haren omenez egiten eta egindo diren sarera lotu nahi izan dugu guk ere. Eta zer lotura hobea Pedro Berrondok itzuli zuen Don Kijote Mantxa'ko bere berrargitaratzea baino? Argitalpen hau, itzulpen duina Gotzon Egiak esaten digunez, bere garaiaren, Pedro Berrondoren iritzien, gustuen eta usteen arabera egina. Nola argitaratu? Hori izan zen gure lehen galdera, batuan, ez batuan? Azkenean, hainbat laguni kontsultatu ondoren, fac simil modura argitaratzea erabaki dugu irakurleak ikus dezakeen modura. Beraz, hemen doakizu, irakurle, Kon Kijote Mantxa'ko bere horretan, Berrondok egin zuen modura, bere alde on eta akatsekin, askoz ere alde on gehiagorekin. Aurretik Itxaropenak 1976. urtean lehen tomoa eta Jose Estornes Lasa Argitaldariak 1985. urtean 2. tomoa, argitaratu zutena, aski argitalpen dotorea izan zen, inoren poltsiko gutxira iritsi zitekeena, urreztatuko orriak, ardi narruzko azala eta gainerakoekin. Salneurri itzala doan lortu ezin zuenarentzat.

Oraingo hau, ahal izan dugun merkeen jarri dugu, edonork eros ahal izan dezan eta eskura eduki dezan. Gisa den bezala, aurreko hark eman zuen zeresana, hainbat kritika. Horien artean, Gotzon Egiak, Senez, garai hartako aldizkarian egin zuena. Gotzon Egiak, sakon aztertu ondoren egindako kritika izan zen, eta orain ere Gotzon bera duzu, adiskide, sarrera kritikoa liburu honi egin diona, bera baita ondotxoen Berrondoren itzulpena ezagutzen duena. Irakurleak ikus dezakeenez, sakon eta zehatz egina.

Bestalde, gura asmo sendoa Kixote zabaltzea izan denez, Heziketa eta gazte mundua izan dugu gogoan, eta arlo hori betetzeko, liburu hau luze deritzonentzat, antologia prestatu du Patxi Ezkiagak, bere iritzian kapitulu eta zati onenak eta interesgarrienak hautatuz. Lan bikaina, hau ere. Kasu honetan ordea, batuan jarria dago. Hautatu gabeko kapituluak laburtuta jarri ditu Patxik, bere ohiko euskara bikainean.

Zer besterik, adiskide? On egin diezazula liburuak.