IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Donostiako Euskara »  5. Abiatu beharraz

5. Abiatu beharraz
Arestiko orrietan idatzitako guztia ez da behin-behineko sarrera bat baizik. lehen ikuspegia, lehenbiziko soa, ez doa urrunago, orain hasten den ikerketa lanaren abiaburua besterik ez da. Esaterako, sintaxiko gaiak alde batera utzi ditugu, nahiz baden aldea Donostiatik eskuin Pasaiara perpaus konparatiboetan edota Oiartzunera erlatibozko perpausetan, rnoduzko egitura indartuetan nahiz datiboaren kornunztaduraren gaian: halaz ere, hau ez da lan luzeago baten lehenbiziko atala baizik, eta helburua gaia aurkeztea du, ez osoki aztertzea.

Jorratu nahian gabiltzan sail hau terra incognita dela iruditzen zaigu, bestalde; maiz entzuten da han eta hemen halako murrizketa edo berrikuntza donostiarkeria linguistiko bat baino ez dela, hori donostiarren gauza dela, baina aipatzen eta salatzen diren ezaugarrietarik batzuk donostiar garenok ez ditugu ez ezagutzen ezta erabiltzen ere; batzuetan arrazoi dute salaketok, baina gaude ez ote dagoen sobera zabaldurik Donostiako euskerari buruz espekulatzea eta ezagutu gabe berari buruzko iritziak emate hori: J. San Martinen ustez (1986: 9 eta ll): “donostiar era jatorrean idatzia” dago Anabitarteren Usauri lana eta “gure mendeko donostiar hizkeraren lekuko” da bere obra, baina gauzak ez dira diozen bezalakoak.

Donostiako euskera aski era koherentean egituratzen da inguruan dituen herrietako hizkerekiko, ez da jauzi nabarmenik sumatzen bertatik Lezo-Errenteria-Oiartzun ingururaino; hegoaldetik eta mendebaldetik dituen herrietako hizkerekiko ere alderatu behar da, baina eremu horietan badirudi aldaketak mailakatuago gertatzen direla: hori da ikusi batera ageri dena. Eskuartean darabilgun eta lehen urratsak egiten hasi den ikerketa lan honek hori du bere helburuetarik bat, Donostiako hizkeraren berri ahalik eta xeheena ematea. Jabetzen gara horretarako Donostiaren ingurumariko herrietako hizkerak ere aztertu behar direla, auzoak eta hiria edo kalea eta baserria ez direla berdin mintzo: baserrietan edo auzoetan ez dugu kaletarren euskara kaxkar hori entzuten, eta beraz, alderdi soziolinguistikoa - hizkera urbanoa- eta geolinguistikoa - Donostiako euskera Gipuzkoakoaren barrenean-, biak batera aztertzea eskatzen du honelako lan batek. Lekuko bakoitzaren idiolektoaz arreta ezarri beharraz ere idatzi dugu aski Ianaren hasieran, ororen buruan hau mikrodialektologiako lan bat baita.

XVIII-XIX. mendeetako idazkietan ageri dena xeheki ezagutzea eta galbahetzea ere baitezpadako dakuskigu kirten zuzenik aterako bada; galbahetzea ez da lan erraza gero! Izan ere, idazle donostiarrek oso bertako ziren aldaerez gain, kanpoko hainbat eta hainbat era ere bazerabiltzaten, eta egungo begiendako ez da aise orduko Donostian aldaera horiek –eta donostiar jantzien artean molde jasoagoak- erabiltzen ote ziren xuxen jakitea; beti ere, egungo Donostiako ahozko hizkeran arrasto zenbait utzi duten ala ez duten ikusiz atera daiteke orain berean dugun baino argi gehiago. Ikergaia hiri bateko hizkera denez eta Donostia aldameneko herrietarik hirira jo duten lagunez etengabe elikatu denez, urte hauexetan galtzen ari den eta gazteenek nolakoa den/zen ez dakiten “Irutxuloko” bereko euskara jatorra definitzera eta deskribatzera iristea ametsa dirudi, hain baita handia dagoen aldakortasuna, baina ahalik eta gehien hurbiltzea ez dugu uste ezina denik, bereziki lantxo honetan aipatu ditugun baldintzak amińi bat zaintzen baldin badira.