![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Euskararen erabilpena normalizatzeko arauak
DONOSTIAKO UDALEAN ETA UDALERRIAN
EUSKARAREN ERABILPENA NORMALIZATZEKO ARAUAK
|
Indarreango legeriak Euskal Komunitate Autonomoaren esku jartzen du euskararen erabilpena garatzeko eta normalizatzeko neurriak erabakitzea, hizkuntz horren bi alderdi hauek kontutan hartuz, alegia, Euskal Herriaren Kultur Ondarearen oinarrizko osagarri izatea, eta beste aldetik, gaztelaniarekin batera, erabilpen ofizialeko hizkuntz Komunitate Autonomoaren lurraldean.
Euskararen Erabilpenaren Normalkuntzarako Oinarrizko Legeak, 10/1982, abenduaren 24koak, hainbat betekizun ezarri zizkien Euskadiko Administrazio Publikoei, hiritarren hizkuntz eskubideak aitortzearen ondoriozkoak direnak. Ondoren, 250/86, azaroaren 25eko Dekretuak betekizun haiek garatzen zehazten ditu, Euskadiko Komunitate Autonomoko Administrazio Publikoetako euskararen erabilpena eta normalizazioa arautuz, eta lanpostuen hizkuntz perfilaren figura sortuz. Euskal Funtzio Publikoaren Legeak, 6/89, uztailaren 6koak, hizkuntz normalizazioari ekiten dio, |
hizkuntz perfila oinarritzat hartuz, zeina Funtzio Publikoan eta karrera administratiboan sartzeko prozedurekin zuzenki lotua baitago, eta lanpostuen zerrendan, beharrezkotasun-datarekin batera, sartu behar baita beti, halabeharrez.
Aipatutako lege-xedapen horiek garatzera dator 224/89, urriaren 17ko Dekretua, zeinak hizkuntz normalizazioko prozesuei ekiten baitie, erabateko errespetua agertuz Administrazio Publikoen autonomi printzipioari, izan ere, administrazio horiei baitagokie aurreikusitako xedeak iristeko behar diren neurriak hartzea, eta lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntz perfila esleitzeko akordioa onestea. Aipaturiko lege-xedapen horietan oin hartuz, arauteria honek oinarriak ezartzen ditu, euskararen erabilpenaren normalizazioari buruzko udal ekintza arautzeko, hala administrazioaren barne-erabilerari eta herritarrekiko harremanei dagokienez, nola udalerriaren gizarte bizitzan ere. |
|
|