Euskararen erabilpena normalizatzeko arauak
Lehen Kapitulua
Xedapen Orokorrak
1. artikulua
Hizkuntza ofiziala
Euskara. Euskal Herriaren berezko hizkuntza dena, Donostiako Udaleko Erakunde Autonomoetako eta udalerriko hizkuntza ofiziala da. gaztelania bezala.
2. artikulua
Aplikazio-esparrua
Aplikazio orokorra izan dezaten eman diren eta indarrean dauden lege nahiz arauen era Arauteria honetako xedapenen arabera erabiliko dute euskara Donostiako Udalak eta bere Erakunde Autonomoek, nahiz bere barne funtzionamenduan nahiz herritarrekiko hala organismo eta erakunde guztiekiko harremanetan, azken helburua euskararen erabileraren normalizazioa delarik.
3. artikulua
Lehentasunezko tratamendua gaztelaniarekiko berdintasun erreala lortzeko
Euskara era gaztelania ofizialak badira ere, hainbat eta hainbat urtetan euskarak jasan duen zokoratze prozesuaren ondorioz, benetako berdintasunetik urrun daude. Hortaz, eta bi hizkuntza ofizialen benetako berdintasuna lortzeko xedez, lehentasunezko tratamendu berezitua emango dio Donostiako Udalak euskarari.
4. artikulua
Herritarren hizkuntz eskubideak
Euskal Herriko hiritar guztiek dute bi hizkuntza ofizialak ezagutu ez ezik erabiltzeko eskubidea, nola hitzez hala idatziz. Ondorioz. Donostiako Udalak, indarreango legeriak oro har onartutakoen ildotik honako hizkuntz eskubideak aitortzen dizkie espresuki hiritarrei.
a) Udalarekin eta bere menpeko Organismo ororekin ahozko eta/edo idatzizko harremana euskaraz edo gaztelaniaz izateko eskubidea.
b) Udalak antolatu edo/eta gestionaturiko ikasketak oro bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea.
c) Udalaren argitalpenak eta Udalak egunkari, aldizkari, irrati eta beste edozein komunikabidetan jakitera ematen dituen berri eta xedapenak oro euskaraz zein gaztelaniaz hartzeko eskubidea.
d) Udaleko edozein bileratan euskaraz zein gaztelaniaz jarduteko eskubidea.