Euskararen erabilera
Donostiako udalerrian
bultzatu eta normalizatzeaz.
22. artikulua
Herritarren ezagupena eta erabilpenaren sustapena
Hiru dira euskararen erabilera Donostiako udalerrian normalizatzeari dagokionez Udalak beregain hartzen dituen helburu nagusiak: euskaraz dakiten herritarren kopurua pixkanaka-pixkanaka gehitzea, gaurko euskararen erabilpena ziurtatzea eta nahiz euskaraz dakitenek nahiz ikasten ari direnek erabil dezaten bultzada iraunkorra ematea.
Hori horrela delarik, euskaraz dakitenen hizkuntz ohiturak aldatzearen aldeko saioak burutuko ditu Udalak, modu iraunkorrean, nola bere ekimenez, hala bere gainetik dauden Erakundeen eta herritarren arteko bitartekotza eginez.
Era berean, eta erabilpena ziurtatu eta bultzatu eta gaurko erabilpen-esparruak handitzeko xedez, ahalegin berezia egingo du euskaraz hitz egiten dakitenak alfabeta daitezen.
23. artikulua
1.- Toponimia
1. Donostia udalerriko kale, bide, auzo, auzune, mendi, ibai eta erreken izendegi ofiziala eta, oro har, toponimoak, Donostiako Udalak finkatuko ditu bere eskumen-esparruan; beti ere, euskal, erromantze edo gaztelani jatorria errespetatuz eta hizkuntza bakoitzaren grafia akademiko propioa erabiliz. Hori horrela delarik, Donostia udalerriko toponimoen bilketa eta jadanik bildutakoen berrikuspena egingo du Udalak, eginkizun horren ardura dagokion Erakundearen zuzendaritzapean eta Euskaltzaindiaren irizpideen arabera.
2. Trafiko-seinaleak
2. Herri bideetako trafiko seinale eta iragarpenak oro bi hizkuntza ofizialetan idatzita egongo dira. Nolanahi ere, euskarazko testua lehenetsiko da, nazioarteko arauak errespetatu eta ulergarritasuna bermatzearen kalterik gabe.
2. Piktrogramak
Ulergarritasuna piktograma bidez bermatu ahal litekeen kasuetan, euskarazko testua bakarrik izango dute iragarpenek.
24. artikulua
Garraio publikoa
Donostiako garraio publikoetako inprimaki, abisu eta adierazpenak oro euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezen eta mezuaren ulergarritasuna bermatu ahal litekeenean euskara hutsean egin dadin neurri eraginkorrak hartuko ditu Udalak. Era berean, abiapuntua Donostian ez eduki arren udalerri honetan geralekua duten garraio publikoetako arduradunei ere gauza bera egin dezaten eskatuko zaie.
25. artikulua
1. Dirulaguntzak
Azaroaren 2leko 10/1982 oinarrizko Legearen 26. eta 27. artikuluetan xedatuaren arabera, euskara gizarte-esparru guztietan eta publizitatean erabili dadin eta, oro har, gizarte bizitzan euskararen presentzia gehi dadin neurri egokiak hartzea dagokie botere publikoei. Hortaz, Donostiako Udalak. aipatu xedearen harian eta bere jarduketa eremuan. honako neurriok hartu eta betearaziko ditu:
1. Kultur, kirol eta aisi elkarteei subentzioak ematerakoan hizkuntzaren irizpidea ere kontutan hartuko da. Ondorioz, Donostiako Udalarengandik dirulaguntzaren bat jasotzen duten elkarte eta entitateek, pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, beren jardun subentzionatuetan argitaratzen dituzten idatzi, iragarki, ohar eta gainerakoak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz idatzi eta ezagutzera eman beharko dituzte, propaganda ere, bai ahozkoa bai idatzizkoa, euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz egin beharko dutelarik. Era berean, ospakizun konkretuetan bozgorailu bidez ematen dituzten mezuak ere euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz eman beharko dituzte.
Euskaraz eta gaztelaniaz egiten diren adierazpenetan, eta betez ere ahozkoetan, euskarazkoari eman beharko zaio lehentasuna, euskarazko adierazpenez jabetu litezkeenak elebidunak baitira.
Subentzioak eskuratzeko baldintzetariko bat izango da guzti hori, subentzio hartzaileek, subentzioa jasoko badute, derrigorrez bete beharko dutelarik.
2. Udal-instalazioen eta materialen erabilpena
2. Udal instalazioak eta materialak erabili ahal izateko ere aurreko puntuan aipatutako baldintza bete beharko dira. Udalak, beraz, frontoia, hesiak, oholtzak eta zernahi udal instalazio eta material erabiltzeko baimena ematerakoan, hizkuntza baldintza horren berri emango die interesatuei, eta fidantza itzuli baino lehen egin ohi diren egiaztapenetariko bat izango da hizkuntzari buruzkoa ere.
3. Kioskoak, barrakak eta abar.
3. Ferietako. zirkoetako, kioskoetako zein lurzoru publikoan jartzen den edozein instalaziotako idazki, iragarki eta kartelak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz emango dira ezagutzera, eta beraz, instalatzeko baimena emateko baldintzen artean hori ere azalduko da, eta horrela jakinaraziko zaie jabeei, fidantza itzuli aurretik baldintza hori bete den ala ez egiaztatu beharko delarik.
4. Haborokinak publizitate-zergan.
4. Publizitate-Zerga arautzen duen Ordenantza, edo honen ordez jarriko den Prezio Publikoarena, kuotan haborokinak xedatuko ditu euskara hutsean idatzitako errotuluetan
5. Haborokinak publizitate-zergan.
5. Artikulu honetan xedatua betetzeko, Udalak. Euskararen Patronatuaren bidez. Hiriko bizitza sozial eta kulturalaren alor guztietan euskararen erabilpena sustatzeko kanpainak egingo ditu, bereziki merkataritzako, dendaritzako, lanbideetako, kulturako, kiroletako eta antzeko erakundeengana zuzenduz.
26. artikulua
Irakaskuntza ez unibertsitarioa
Donostian ematen den irakaskuntza ez unibertsitarioan, Uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan xedatutako hizkuntz ereduetako eredurik euskaldunenak gero eta gehiago heda daitezen saio bereziak egingo ditu Udalak, batez ere matrikulazio epeak irekitzean, eta B edo D ereduak aukeratu dituzten haurrak, antolamendu arrazoiak direla medio eredu horietan eskolatu gabe gera ez daitezen. Era berean, eskola mundua eta eskolaumeen arteko giroa euskalduntzeko jarduera osagarriak ere bultzatuko ditu Udalak
Guzti hori , gurasoen eta haurren aukera erabat errespetatuz eta ikastetxeekin elkarlanean burutuko da.
27. artikulua
Udal haurtzaindegiak
Ama hizkuntza euskara ez baizik gaztelania edo beste edozein hizkuntza duten haurrek euskara nekerik gabe ikasi ahal izan dezaten bizitzako lehen urteak oso garrantzitsuak direla kontutan hartuz, Udala haur jaio berriak dituzten gurasoei sistematikoki zuzenduko zaie Udal Haurtzaindegi zerbitzuaren berri emanez eta zerbitzu horrek, euskara ikasteari dagokionean, beren haurrentzat dituen alderdi onak jakinaraziz.
28. artikulua
Helduen euskalduntze-alfabetatzea
Hizkuntza-normalizazioaren esparruan Udal honen xede nagusietarikoa Donostian euskaraz hitz egiten dakitenen kopurua gehitzea eta hitz egiteko gai direnak alfabetatzea denez, eta kontutan hartuz, alde batetik, Donostiako biztanleriaren portzentaia handi batek ez dakiela euskaraz eta bestetik, eskoletatik ere ez direla denak euskara behar bezala menderaturik irteten eta, halaber kontutan hartuz erantzukizun publikoa dela euskalduntzearena, helduen euskalduntze eta alfabetatzerako eskaintza publikoa indartuko du Udal honek.
29. artikulua
Gizarte-bizitzaren euskalduntzea
Udalerriko gizarte-bizitza euskalduntzearren, Udalak hainbat sektore euskalduntzeko prozesuak bultzatuko ditu, eta haur, gazte eta helduentzako kultur eta aisiarako ekintzak antolatuko ditu, hirian dauden euskaltegiekin lankidetzan jardunez.