ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Xedapen gehigarriak

Euskararen erabilpena normalizatzeko arauak

Xedapen Gehigarriak

Jarraipenerako Batzorde Berezia



Lehenengoa

Hizkuntz normalizazioaren bilakabidearen segizioa egiteko Batzorde Berezia eratuko da non, Udaleko ordezkari politikoez gain, langileen ordezkariek ere esku hartuko baitute, langileriaren euskalduntzeari eta hizkuntz eskakizunen aplikazioari buruzko gaietan.

Batzordearen betebeharrak

Bigarrena

Batzorde horri dagokio Arauteria hau betetzera zuzendutako proposamenak prestatzea, eta baita arauteriaren garapenaren segizio-, kontrol- eta ebaluaketa-lanak. Aldiro, ezarritako helburuen betetze-maila ebaluatuko du, eta halaber euskalduntze-prozesuaren edozein fasetan sumatutako atzerapen edo zailtasunak konpontzeko neurri egokiak aztertuko ditu.

Batzordeak horretarako HABEk Udalari hilero bidaltzen dizkion ebaluaketak aztertuko ditu, HABErekin 1990eko martxoaren 26an egindako hitzarmenean xedatutakoarekin bat.

Emaitzen neurketa

Hirugarrena

Arauteria hau indarrean sartu eta handik bost urteetara. Batzorde honek neurtu egingo ditu hizkuntz normalizazio prozesuan lortutako emaitzak, eta horrela badagokio, Udalari Arauteria berrikusteko proposatuko dio.

Laugarrena

Langileen ordezkaritzari entzun egingo zaio euskalduntze-planak eta euskarako ikastaroetara joateko egutegiak egin baino lehen.