ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


XVIII mende amaiera

Atal honetan, handik eta hemendik jasotako datuak bateratu eta XVIII. mende bukaera aldera (eta XIX hasieran) euskarak Donostian zuen erabilera mugatzen saiatuko gara. Lan hau ez da erraza gertatzen, azterketa egiteko baliatuko ditugun datuak ez direlako batere sistematikoak, ezta homogeneoak ere. Esan nahi baita, orain arterakoan garbi utzi dugunez, datu-iturriak zeharkakoak izan dira, batez ere epaiketetatik jaso baititugu garai hartako berriak. Eta auzietako bakar batean ere ez da zuzenean euskararen inguruko ezer epaitzen; batzuetan akusatuek beren alde erabiltzen duten argudioetako batetan hizkuntzaren gaia azaltzen da, baina hau ez da, inolaz ere, auziaren muina.

Gauzak honela, eta gure hau hurbiltze saio bat besterik izango ez delako ziurtasunarekin, gatozen orduko gizartearen azalpena egitera.

HIRIA XVIII MENDE AMAIERA ALDERA

Hizkuntzaren inguruko kontuekin hasi baino lehenago, egoki deritzogu hiriaren hainbat berri soziologiko nahiz urbanistiko emateari, geure buruak egoki kokatu ahal izateko. Maria Jesus Calvoren hitzetan:

Ni por su evolución económica ni por su ampliación en el espacio se distinguió de otros pequeños núcleos existentes en toda la provincia y la región, aunque alcanzó una prosperidad notable en el siglo XVIII con la Compañía de Caracas. A mediados del siglo XIV, San Sebastián contaba con 9.000 habitantes -Vitoria en 1850 sumaba 10.050 y Bilbao algunos más- no muchos más que en sus épocas de prosperidad anteriores, y, en una primera impresión, no se diferenciaba demasiado, ni por su actividad, pues el comercio a mayor o menor escala había sido siempre la actividad fundamental de las villas vascas, ni por su población, ni por sus componentes físicos, de otras villas guipuzocanas de cierta importancia -Tolosa, Vergara, Eibar...-, que en función de la existencia de rentistas acaudalados, grupo de presión naturalmente enfrentado a los comerciantes donostiarras, y de la incipiente industria (...) constituían otros pujantes núcleos de su provincia. (1983: 24).


Dentro del recinto murado, por el particular emplazamiento, que hacía muy reducido el espacio edificable, y sobre todo, por la cerca defensiva que ceñía la villa, la congestión era evidente. Las calles eran, según un informe municipal, fechado en 1814, y referido a la situación de la ciudad antes de esa fecha, "tortuosas, escasas de luces, poco ventiladas, ningún aseo, malsanas y peligrosas". Estas carcterísticas, que podemos extrapolar, sin demasiado riesgo, a los siglos anteriores, afectaban incluso a los principales ejes viarios de la ciudad, en relación todos ellos con el comercio, y que ocupaban sólo el 18% del espacio. (1983:27).

Calvok bere liburuaren 26 eta 426 orrietan aurkezten dizkigun planoak, edota Tellechea Idigorasenak (1997: 428) aproposak dira hiriaren irudi espaziala izan dezagun, aipatuko ditugun auzo batzuk agertzen ez badira ere.

Hurrengo lerroetan aurkeztuko ditugun biztanleriari buruzko kopuruak Iruñeko Agiritegian dagoen "Plan Beneficial" delakotik atera ditugu. XVIII. mendean, 1758 urtean hain zuzen ere, Iruñeko Apezpikutza plan berria osatzen hasi zen, Miranda y Argaiz apezpikuaren agindupean. Plan Benefiziala elizaren antolamendua (elizak, apaizak, benefiziatuak...) herri bakoitzean zegoen biztanle-kopuruari egotzeko saioa zen. Donostiari zegokion plana hurrengo apezpikuak, Irigoyen y Dutarik, aurkeztu zuen. Baina Goñik esaten duen bezala, plana antolatzea ez zen batere lan erraza izan (1989:57):

Se trataba de una empresa de gran envergadura, que comenzó en 1758 y no terminó hasta bastante después de un siglo.

Ez dugu ahaztu behar tartean interes ekonomikoak zeudela. Hori dela eta, Aguado y Rojas apezpikuaren agindupean Donostiarako beste plan berri bat aurkeztu zen mendearen azken hamarkadan. Iruñeko Agiritegiko c/2633 n1-4 eta c/2632 n5-8 sortetan gorde da plan berriaren inguruko dokumentazio guztia. Plan luze bezain mamitsu honen 8. paper-sortan "Estado actual" delako atal bat dago, besteak beste Donostiako biztanleriari buruzko datuak ematen dituena.

Harresien barnean bizi ziren pertsonak 5.000tik gora ziren XVIII mende amaieran.

Extramural de Santa Maria:

Harresietatik kanpo bizi zen jendea etxadi handi-txikiagotan bizi zen, dokumentuan "partido" izena hartzen dutenak. Hauetako batzuk, ibaia zeharkatzea eskatzen ez zutenak, hiriko eliza nagusia zen ("matriz" aditzondoa ematen zioten) Santa Maria elizaren agindupean gelditzen ziren, goiko taulan ikusi ditugunak hain zuzen ere. Ibaiaren bestaldera zeudenak San Bizente elizaren babespekoak ziren:

Pasaia eta Altza ez ditu hauen barnean sartzen; bi herri hauetako elizak Donostiakoen menpe zeuden, elizaren barne-antolamenduari zegokionez. Baina gizarteari zegokionez, beren autonomia zuten garai hartan, nahiz eta, pentsatzekoa denez, Donostiarekin harreman ugariak izan. Txostena idaztearen arduradunak ematen digun hurrengo datua hau da:

Azken datu hauek okerrak direla esan behar dugu, txostenaren egilearen banakako datuak gehituz beste kopuru batzuk ateratzen zaizkigu-eta, hemen aipatzen direnak baino altuxeagoak (dena dela, aldea txikia da).

Loiola biak elkartuta, aipatzen diren gune gehienak biztanle-kopuru parekoa dutela ikusten da, 300 pertsona inguru. Hiritik gertuen daudenak dira salbuespen: Santa Katalinan oso jende gutxi bizi zen, eta San Martin aldean berriz, besteetan baina jende gehiago (bi hauen arteko desberdintasunaz errazago ohartzeko, ikus Calvo 1983: 42). Honekin batera, harresietatik kanpo bizi zen jende-kopurua, gutxi gora-behera barnean bizi zenaren erdia zela ere esan dezakegu. Hori bai, populazio-dentsitatea oso desberdina zen hiribilduan eta harresietatik kanpo.

Atal berezietan Pasaia eta Altzaren berri ematen zaigu. Biztanleriaz gain, bertako elizen historia du hizpide idazkariak.

Datu guztiak bilduta, zifra hauek izango genituzke:

Dena dela, biztanle hauek guztiak ez ziren, ezta urrik eman ere, Donostian bertan jaiotakoak. Plan Benefizialean, esaterako, hirian kanpotar ugari ibiltzen dela esaten zaigu:

al numo 7 se hace cargo de que por no existir mas que los dos Vicarios y diez y seis Beneficiados al tiempo de su comision no se podian celebrar las funciones Parroquiales conla Magestad correspondiente a las Parroquias de una ciudad populosa, mui frecuentada de extrangeros y Plaza de Armas

Kanpotarrak atzerrikoak nahiz probintziakoak izaten ziren. Honen berri jasotzeko, zeharka bada ere, garaiko pleituetan begiratzea besterik ez dugu: berauetan agertzen diren pertsona asko Donostian "residentes" edo "vecinos" direla esaten zaigu, baina guztiak ez dira "naturales". "Versos de unos amantes" deitu dugun atalean esaterako, Francisco Antonio de Maiz hirian lanean ari zen ordiziarra dela ikusi dugu; hirian zegoen ere, 1687. urtean, euskara ulertu ez eta andra zahar bati hain erantzun zakarra bota zion Manuel de Pomarera segobiarra;gerrate desberdinetan (eta gerrarik ez zenean) ingelesak, portugesak, frantsesak... izan zirela ere badakigu; hauei guztiei, komentuetara kanpotik etorritako fraileak gehitu beharko genizkieke.

Honek bere ondorio filologiko zein soziolinguistikoak ditu. Filologikoen artean dialektalak nabarmendu beharko genituzke; Zuazolaren bertsoetan agertzen den euskara donostiako euskaratzat har dezakegu? Ez dugu uste interpretazio zuzena litzatekenik. Gauza bera gertatuko litzateke Pasaiako Josef Joaquin de Garayren hizkerarekin: bere gutunetan dioenez, Oiartzun aldean ibilia zen erosketak egiten, eta bertako hizkera ezagutuko zuela pentsatzera garamatza datu honek.

Orain aipatu ditugun irizpide hauek ez dira garrantzitsuak hizkuntzaren soziologiaren barnean. Maiz ordiziarra bazen ere, neska donostiarrak euskara zekiela garbi dago, aldatzen duen bertso-lerroa euskara idatzitakoetako bat baita, eta ez besteetakoa. Eta ederki ulertzen du aldaketa horrekin adierazi nahi duena! Hizkuntzaren soziologia aztertzen hasita, garrantzitsuagoa litzateke euskara eta gazteleraren (eta beste hizkuntza batzuen) artean nolako harremana zegoen zehazten ahalegintzea.

GARAIKO AUTOREEK ESANAK

Azpiatal honi hasiera emateko, testigantza berezi bat ekarri nahi genuke gure artera. Berezia, ez delako mende bukaerakoa, hasierakoa baizik (1700 urtean argitaratu zen liburua Londresen); eta berezia, ez delako euskaldun batek idatzia, ingeles batek idatzia baizik.

Mende hasieran ingeles bat izan zen hirian, bere ibiliak oroituta liburu bat idatzi zuena (liburuan ez zaigu bere izenik ematen, formula bitxi hau baizik: One lately come from thence). Garaiko ohiturak ezagutzeko liburu interesgarria da, are gehiago kanpotar batek idatzia dela haintzat hartzen badugu. Nola ikusten zuen kanpotar honek euskararen egoera gure hirian? Harritzekoa gerta badaiteke ere, liburu osoan zehar aipamen txiki bat besterik baino ez dio merezi euskararen berri emateak, arrantza eta arrantzaleei eskaini atalean:

VI. La pesca y los pescadores. (...) El lenguaje soez y la algarabía de los vendedores de pescado del mercado de Londres, no es nada comparado al que arman los pescadores y vendedoras de manzanas en San Sebastián. Siempre andan a la greña, se abofetean a conciencia y no vuelven a ser amigos en una semana. Su lenguaje común es el vasco, que es tan diferente del español como el galés del inglés

Bi puntu berezi daitezke aipamentxo hau irakurri ondoren: euskara herri xehearen hizkuntza arrunta zela lehenik, eta gazteleratik oso desberdina zela bigarrenik. Baina esan bezala, liburu osoan zehar aipamen hau baino ez da agertzen; beraz, ezin ondorio sakonagorik atera.

Ikuspegi kronologikoa oinarritzat hartuta, Domingo Patricio de Meagher68 genuke hurrengo autorea. Hau, aipatuko ditugun besteak ez bezala, jaiotzez donostiarra zen (1703). Bere gurasoen jatorria kontuan izanda, Telleche Idigoras meritu handikotzat jotzen du Meagher-ek Donostiarekiko erakusten duen harremana (Tellechea Idigoras, 1972:228):

La oriundez irlandesa por parte de padre, cosa no infrecuente en San Sebastián, y la del apellido castellano de su madre, hacen más meritorio el enraizamiento de San Sebastián en este hombre.

Are gehiago esango genuke guk: laudatzekoa da ez bakarrik hiriarekiko duen atxekimendua, baizik eta euskararekiko erakusten duena ere. Kontuan izan behar dugu Tellechea Idigorasek eskaintzen dizkigun datu biografikoen arabera, Meagher 17 urterekin Medina del Campora joan zela bere ikasketak jarraitzera, eta hogei urte luzez ez dugula bere berririk Euskal Herrian. Egia da kanpoan izan zenean euskal jesuitekin ibili zela, baina honek ez du bere atxekimenduaren balioa murrizten.

Gazteria hiritik kanpo pasa ondoren, ikasketak eta kargu desberdinak betetzen, 1745-46 urtean Donostiara itzuli zen, eta bertan izan zen 1767an Espainiako Erregek jesuitak estatutik kanporatu zituen arte. Florentzian hil zen 1772an. Meagher ardoari eskaini zizkion bertsoak idazteagatik pasa da euskal literaturaren historiara. Guri interesatzen zaiguna ordea beste datu bat da. Izan ere, San Vicenteko "Libro de Mandatos"en bere izena aipatua aurkitu dugu (Tellechea Idigoras, 1972a):

Varios años predicaron en San Vicente, asta que entro de vicario D. Joseph Antonio de Arrieta, en cuio primer años (sic) pasaron a su casa los P. Tomas Guridi, que hacia las doctrinas, y Domingo Patricio de Meagher, hombre docto y santo, a pedirle el pulpito para dichas doctrinas.

Esatera goazena baieztatzeko oinarri dokumentalik ez dugun arren, jesuiten ohiturak (berrikus lehen atalan esandakoak) eta bere euskalzaletasuna kontuan hartuta, Meagherrek doktrina euskaraz irakatsiko zuela ondoriozta daitekeela deritzogu.

Euskal autoreek Donostiako euskararekin izan zuten harremana aztertzen ari garen atal honetan, ezin utzi dezakegu Larramendi handiaren lana aipatu gabe. Tellechea Idigorasek atera zuen Corografiaren bere edizioan, datu hauek ematen dizkigu (Tellechea Idigoras, 1969:VII):

1734. Inicia su estancia en Loyola, donde permanecerá hasta su muerte. En 1937 predica en San Sebastián y Pamplona con motivo de la canocización de S. Francisco de Regis. Se publican algunas de sus obras: Discurso (1737), Diccionario y Nueva demostración (1745). Escribe su réplica a los Diaristas de Madrid (1748). Interviene en la reforma de las Agustinas de Hernani, San Sebastián, Mendaro, Motrico y Plasencia (1750), y asimismo en los pleitos de Hernani con Urnieta y San Sebastián, publicando dos alegatos (1750), y en el asunto de la fábrica de anclas de la misma villa, escribiendo sus cartas al marqués de la Ensenada (1752). Se mueve dentro de Guipuzcoa (San Sebastián, Hernani, Pasajes, Tolosa, Motrico, Zumaya, etc...).

Datu horiek ikusita, Larramendik Donostia ondo ezagutuko zuela pentsa daiteke. Bertako euskara behintzat bai, hala erakusten baitu bere azken obra den Corografian (1754 aldera idatzia). Obra honetan, Gipuzkoako herri desberdinetako hizkerei buruzko datu batzuk eskaintzen dizkigu, eta hauen artean Donostiakoa aipatzen du. Ematen dituen datuak oso urriak badira ere, aipatzen duen ezaugarrietako bat hitz eta esamolde batzuetan donostiarrek erakusten duten erderakadetarako joera da (Tellechea Idigoras, 1969:300-301):

desde San Sebastián hasta Tolosa interrumpidamente det, dezu, du, y debiera ser deu, degu, dezue, dute, y había de ser dute. (...) En San Sebastián (son conocidos) por el barbarismo primeracoa y el solecismo esango nazu, por lembicicoa, lenengoa y esango didazu.

Larramendiren inguruan euskararen aldeko mugimendua sortu zela gauza jakina da, baina andoaindarraren jarraitzaile garrantzitsuenak aipatzerakoan bi autore aipatu izan dira bereziki: Kardaberaz eta Mendiburu, hauek ere, Larramendi bezala, jesuitak. Bi hauek ere izan zuten, modu desberdinean bada ere, Donostiarekin harremana.

Kardaberazek bere gaztaroko hainbat urte Donostian pasa zituen (ama donostiarra zuen). Bertako Jesusen Lagundiaren Ikastetxean sartu zen 11 urte zituela, eta 3 urtez bertan ikasten aritu zen, Iruñeko Ikastetxera joan zen arte. 1761 urtean argitaratu zuen Eusqueraren berri onac izeneko liburuan, "andre donostiarraren erretorica" zertan den azaltzen digu Kardaberaz, 1973:164-165):

Befte errecardari afco oi dabiltzan bezala, au batetic beftera bere gaufac faltcen, edo tratuan cebillen. Erri batean, ala bearrez, Galai gazte batequin topatu zan: eta icufi, ta ezagutu zueneco, abegor chit gozo, ta agafajo chit andiac eguiten afiziacion: Ay au ancontrua! Ciña, ta bedeica: au Galaia! Au joia preciatua! Aufe bai gure Donoftiaco femea degula! Onela befte milla edertafun Gazte orri efanciozcan.

Araco beren tratu gaucetara etorriciranean, orra non gure galaiac efqueñi charren bat eguin, ta bear etzan moduren bat errecardariari eracutfi, ta biac aferratuciran: ta / tortilla goitic bera irauli, ta andrearen beletac guirabuelta ariñ eman, ta Gaztearen contra biurtu, befoac guerrian ifiñi ta desaire guciaz efaten afizitzaion: Nere gende onac, cer icufi bear otedegu? Zer efqueñi degu au, edo norc eguindigu? Oni beguira: au nongoa ote degu. Onen pachadari beguira! Ea: quen orpoetatic, coartoan bofteco eftampa: que gure beguietatic: ez guri beñtzat orrelacoric. Au nor degu? Gu Efpañol purupuruac. Au nongoa den ezdaquigu. Gure Aita, ta Ama Francefac ciran: baña gu Efpañol garbiac San Vicenteco Pontean bateatuac. Gendeonac: au cer degu? Quen ortic, Ay au contua! Dearbuac (sic) icufidu golillarequin aftoa.

Eta onela befte gauza afco, edo ahora cetozquionac aufardia aundiarequin efan, eta Galai ori lotfaturic utci zuen: eta eftudiantea bazan ere, bere Legueac eta Erretorica Andrearenac ondatuciozcan, ta bereac, eta gueiago aditu, ta gueiagoren bildurrac ifsillic eguin erazocion.

Gauza bitxia da, oraingoan ere euskara (ingeles izengabeak esanaz oroi) saltzaile baten ahotan agertzen da Donostian. Are gehiago, Kardaberazek aipatzen digun andere hau ingelesak irudikatu zituenak bezain zalapartsua dela esan daiteke, testua irakurri eta gero. Hemendik aurrera atera daitezken ondorioak linguistikoak besterik ez dira, hauxe baita jesuita hernaniarraren hizpidea bere lan honetan.

Hiru urte geroago, Peñaflorida konteak, bere El borracho burlado antzerki-lana argitaratu zuen. Honetan, bere lana tajutzeko euskararen zein hizkeraz baliatu ez zekiela eta, hau esaten digu (Munibe, 1907: 389-390):

Pero luego me saltó la dificultad del Dialecto, de que me havia de servir en ella. Si me valia del de Azcoytia huviera sido poco grato à todo el resto del Pais hasta la Frontera de Francia, por la preocupación que tienen contra el Vascuence, ó Dialecto de Goi-erri, y si queria usar del Dialecto de Tolosa, Hernani, San Sebastian &c. exponía a los Actores à hacerse ridiculos; pues serìa dificil que todos pudiessen imitarle bien.

Gorago izendatu dugun Mendiburu ere Donostian izana zen, misiotan. 1765. urtean bere Probintzailari gutun bat bidali zion; Larramendik bere liburuaz egin zuen zentsura dela eta kezkati agertzen da Mendiburu, eta bere aldeko argudioak aurkezten dizkio jesuiten arduradunari. Besteren artean, misiotan ibilitako herrietan abegi ona izan zuela aipatzen du (Larramendik besterik omen dio). Hauetako herri bat Donostia dugu. Bere hitzak irakurrita, bertako ikastetxeko jesuitekin harremanak zituela ikus dezakegu (Altuna, 1982: 365-366):

Dijò poco despues el Rector de S. Sebastian P. Alustiza, havia examinado mi obra, y que el punto de danzas que alli toco, en ninguna parte lo havia visto mejor / tratado.

Aurrerago, hau dio Donostiako egonaldiez (Altuna, 1982: 367-369):

Dice el Censor (Larramendi) lo primero, que dejo irritados los pueblos, en que hago mission, y hostigada à la gente distinguida de ellos (...) Y aun hablando de mis missiones podrè contar hechos, y testimonios de facil averiguacion, que prueban, no hostigan ellas por lo comun à la gente distinguida, que las oye; y apuntarè solo los de quatro lugares de la Provincia, donde hay mas gente distinguida, que en los restantes de ella; y son S. Sebastian, Tolosa, Azpeitia y Azcoitia.

(...) Quando me acuerdo de las demostraciones, que hizieron conmigo los de S. Sebastian, quando concluida mi mission de 1745 sali de alli, se me cae la cara de vergüenza (...) El mismo año, û 11 despues de dicha mission me escriviò el P. Junta desde el Colegio de S. Sebastian, no dejasse de visitar à una Señora Azcue, que casada con el Patron de la Iglesia de Ernani pasaba à aquella Corte desde el mismo S. Sebastian, diciendome, lo estimaria mucho, y para prueba de esto añadia: por que, P. Mio, es mucha estimacion, que con su mission adquiriò aquí V.R. Este otoño dos Cavalleros de S. Sebastian, que estaban tomando el agua de Ibero, fueron como dos leguas de camino à donde estaba haziendo mission sin otro motivo, que el de oirme. Posteriormente se me ha remitido parrafo de carta del P. Rector Alustiza, en que manifiesta deseos, de que vuelva alla à hazer nueva mission

Mendiburuk ez du esaten Donostian eginiko misio hauek euskaraz hala gazteleraz egin zituen. Baina badugu euskaraz eginak izango zirela pentsatzeko arrasto bat. Gutun honetan bertan zera dio (Altuna, 1982:368):

Y si quisiere creer testimonios de fuera, le podrè asegurar, que aun en tierras castellanas sucede lo mismo; pues he hecho dos missiones en Puente, y tres en Tafalla, y en ambas tuvè mas gente, que antes, en la ultimas missiones.

Hau irakurrita, orain arte aipatu dituen lau herriak (Donostia, Tolosa, Azkoitia eta Azpeitia) euskalduntzat zituela ondorioztatzen dugu, bestela ez zukeen oraingoan desberdintasuna azpimarkatu beharrik.

Autore hauen lanak irakurrita, eta beren bizitza aztertuta, Donostia euskalduna ezagutu zutela baiezta dezakegu; are gehiago, Larramendiren, Kardaberazen eta Muniberen lanetan Gipuzkoako beste herri batzuenarekin batera Donostiako euskararen aipamena zuzena egiten zaigu, batez ere ikuspegi dialektalean oinarrituta. Nabarmentzekoa da hala ere, autore hauek ez dutela probintziako herri euskaldunen zerrenda osatua egiten (ez da beren helburua, ezta gutxiago ere), arrazoi desberdinak direla medio, aipamen berezia merezi dietenena baizik. Eta hiruetan Donostia agertzen da. Aukera hau are nabarmenagoa gertatzen da Eusqueraren berri onac liburuan, Kardaberazek adibide egokiak ematerakoan Donostiako eta Elorrioko hizkerez besterik ez baita baliatzen. Bi hauek agertzea ez diogu ikuspuntu dialektologikoari zor, adibide hutsak besterik ez dira eta.

ELIZA INGURUKO KONTUAK

Aurreko azpiatalean euskal autore desberdinez (Munibe salbu) esan duguna primeran azal genezake puntu honen barnean ere. Izan ere, beste guztiak jesuitak ziren, eta Kardaberaz ezik beste hiruak Donostian mezak euskaraz ematen zutela esateko pisuzko arrazoiak daudela ikusi dugu. Egokiago iruditu zaigu ordea autore horiei atazltxo berezi bat eskaintzea, euskal literaturaren historian izan duten garrantzia gordetzeko edo.

Badira baina, eliza, edo elizaren ohiturak, prozedurak... oinarrian dituzten beste kontu jakingarri batzuk, batez ere mende bukaeran dokumentatuak agertzen direnak. Orain arteko ataletan aztertu ditugu berriro gure artera ekarriko ditugun hauek, baina ikuspegi diakronikoa ipar-orratz hartuta izan dira aztertuak. Hemen ikuspegi sinkronikoari emango diogu lehentasuna (nahiz eta urte-tarte zabala hartzen dugun), aldiberean gertatzen ari zirenak elkarren parean aurkeztuz XVIII mende amaierako iruditxo hau ondu ahal izateko.

Ikusi dugu Iruñeko Apezpikutzak nolako erabakiak hartu zituen historian zehar epaiketak zirenean datuak jasotzeko moduaz. Nagusiena lekukoaren ama-hizkuntza errespetatzea izan zela esan daiteke, nahiz eta erabaki hauek ez ziren euskararen onurarako hartzen, halabeharrak bultzatuta baizik. Hau da, herri euskaldunetara joaten zen hartzailea erromantzatua bazen, handiagoak izaten ziren eragozpenak eta trabak, aldeko puntuak baino. Eta ez dugu ahaztu behar, garai hartan ez zela zailegia hartzaile euskalduna topatzea, gure hizkuntza zablduago eta erroatuago baitzegoen XVIII. mendean.

Gotzai desberdinek emandako agindu eta autu desberdinak Donostian nola ispilatzen ziren aztertzen saiatu gara "Hartzaileak" deitu dugun azpiatalean. Bertan erakutsi dugunez, mende amaierako dokumentuetan hartzaile euskaldunak agertzen dira, baina baita erdaldunak ere, une bakoitzean indarrean zegoen aginduaren arabera. Ikusi dugu era berean, Donostia herri handia eta kostako izanik, pertsona erdaldunen kopurua probintziako beste herri batzuetan baino altuagoa zirela iradokitzen dutela hainbat dokumentuk. Zoritxarrez, ezinezkoa gertatzen da kopuru zehatzak ematea. Batetik, horrelako datu zehatzik ez delako inon agertzen; eta bestetik, dauzkagun iradokuzinak kontu handiz aztertzekoak direlako: datuak ematen dituen pertsonak nolako interesak defendatzen dituen, datuen fidagarritasuna ere halakoa izango da.

Gauza jakina da halaber, apaizek meza garaian zabaltzen zituzten berriak ere askotan euskaraz ere ematen zirela. Hala adierazten du, adibidez, Altzako apaizak 1789 urtean, Donostiako Plan Benefizialean gorde den agiri batean:

He dado a entender en lengua bascongada (...)

Esan dugun hau hala bada ere, ez dugu ahaztu behar beste hiru elizatako apaizek ere berria zabaldu duteneko agiri bana izenpetzen dutela70, eta inork ez duela euskaz baliatu den ala ez adierazten.

Orain arte aipatu gabeko datu batek elizaren ingurukoak borobiltzen lagunduko digu. Hau ere mende amaieran Apezpikutzak prestatu zuen Plan Benefizialean aurkitu dugu. Plan zabal eta mamitsu honetan aurki daitezkeen dokumentuak askotarikoak dira: agiriak, diru-kontuak, hiriaren egoerari buruzko txostenak... eta gutunak, aztertzera goazena bezalakoak.

1790 hamarkada hasieran, gudaloste frantziarrak Donostian sartu ziren, eta eraso honen ondorioz donostiar askok hiritik alde egin behar izan zuen, hauen artean hainbat elizgizon zirela. Hauetako batek, frantsesak joan ondoren hirira bueltatzerakoan, kanpoan izan den epea kontuan izanda zegozkion ordain-sariak ordaintzeko eskatzen die bere agintariei. Hauek dira darabilzkien argudioak (orriak oso barnean josita daudenez ezinezkoa da lerro osoak irakurtzea):

confesaba à quantos (se) me presentaban sin embargo de ser (tal) el furor delos Franceses, que arroja(van) al suelo las Forma Consagradas, (que) existian en el Sagrario, las que (nos) trajo el Sacristan secular en co(__) à las dos y media dela tarde, y la (a)sumi por el temor de ser arrestado (aque)lla noche y conducido à la Ciudadela (de) Bayona en donde estaban mis ama(dos) Hermanos. Haviendo podido emigr(ar) a este tiempo, Dios por su alta prov(iden)cia me destino con increibles peno(sos) trabajos àla Ciudad de Santander (donde) halle muchisimas familias emigra(das) de èsta Ciudad, à quienes asisti (por) todo el tiempo de la emigracion (con) puntualidad, y continua concurren(cia) al Confesionario, aguantando, y pa(se) muchisimas mañanas enteras, y c(onfe)sando tambien en sus casas àlos (enfer)mos, y ayudandoles de dia y de no(che) à bien morir por hallarme en el m(ucho) tiempo de dicha emigracion solo (de) Confesor Vascongado, aprovado po el (Si)nodo de aquella Diocesis

Aipamen luzea da, baina garaiko bizipen latzak naturaltasun handiz ispilatzen dituenez, eta (guk dakigula) argitaratu gabe dagoenez, egokia iruditu zaigu gutunaren zati luze hori transkribatzea.

Apaizaren aldarrikapena hau izango litzateke: kanpoan izan den urteetan, bere lana egiten jarraitu du, hau da, donostiako herritarrei behar zituzten zerbitzu kristauak ematen jarraitu du, nahiz eta ez den Donostian bertan izan. Hori dela eta, hirira bueltatzerakoan bere soldata eskatzen du.

Gure aztergaiari dagokionez, gutun honetan aurkitzen dugun datu interesgarriena Santander-eko sinodoak donostiarren zerbitzurako bera izendatzea da, lurralde hartan dagoen apaiz euskaldun bakarra delako hain zuzen ere. Bestela esan, gerraren ondorioz hiritik kanpora emigratu behar izan zuten donostiarren gaztelera oso txarra izango zen, Santanderreko apaizei Ama Elizak agindutako zerbitzuak eskaintzea ezinezkoa gertatzen bazitzaien.

Datu honek hartzaileei buruzko aginduekin lotura estua duela uste dugu. Izan ere, honek azalduko luke neurri handi batean, zergatik 1765 eta 1767ko aginduen babespean hartzaile erromantzatuak etortzen zirelarik, 1782ko agindua eman zenean atzera berriro hartzaile euskaldunak etortzen hasi ziren. Herria ez zen gaztelera ulertzeko gai, ez eta aldian behin errepikatzen ziren formula erlijiosoak ulertzeko ere. Honexegatik, eta Lezo gotzaiaren aginduak babestuta, Vidaurrek hartzaile euskaldunak bidali zituen Donostiara, gorago ikusi dugun moduan.

Jesuiten joan-etorriak, hartzaileen gora-beherak edota oharrak emateko erabiltzen zen hizkuntza aztergai izan ditugunetan, bidenabar, elizak euskararen alde (edo kontra) egindakoak aztertzen ari ginen. Baina herriak bere kristautasuna modu aktiboan ere bizi zuen. Hau erakusten diguten bi datu ditugu.

Batetik, Donostiako hiriak Plan Benefiziala zela eta erregeri bidali zizkion eskaerak izango genituzke. Hauetan lehenak Santa Maria eta San Bizenteko parrokietako elizgizonei ebangelioa euskaraz azal zezaten agintzea eskatzen zuen (seinale lehenago gazteleraz irakasten zutela). Kabildoak bere aldetik egin zituen eskaeratan, ez du hiriaren hau atzera botatzen (agindua betetzea ez zen oztopo handia izango).

Bestetik, herri xumeak fedea elizatik kanpo ere bizi zuen, bere modura noski. Esaten ari garen honen adibide garbia dugu urtero gabonetan bertso edo kopla berriak abesteko ohitura, herri euskaldun askotan bizirk zegoena, Lekuonak erakutsi zigunez. Donostiaz ari garela, ezinbestekoa da bi mendeen artean bizi izan zen Echegarayren izena hizpide hartzea, ohitura honen adierazgarri apartekoa izan baitzen.

BESTELAKO AZTARNAK

Lanaren sarreran esan bezala, udal agiririk baliatu ezin izanak ia osoki elizaren dokumentazioaz baliatzera bultzatu gaitu, eta honek lanari jite eklesiatiko handia kutsatu diolakoan gaude. Halabeharraren baldintzak...

Badira hala ere, elizaren beso luzeak alde batera utzita azaldu beharreko datuak. Hauek "Idazkiak" deitu dugun azpiatalean aztertu ditugu. Han erakutsi dugun moduan, donostiar maitaleek beren artean bidaltzen zituzten gutunetan euskara agertzen da, nahiz eta ez dagoen batere garbi zergatik ez duten gutun osoa euskaraz idazten, irakurlea ulertzeko gai izanik. Ziurrenik, ohitura kontua besterik ez da izango: idazten zekiten pertsonek gazteleraz idazten ikasi zuten, eta ez euskaraz. Honetaz gain, gaztelerak bere arau ortografikoak zituen, eta euskarak ez. Honek arazo handiak sortuko zizkion idazten ozta-ozta zekien jendeari, eta errazago gertatuko zitzaien idazterakoan gaztelerara jotzea.

Honekin batera, donostiarren bertso-zaletasuna neurri handi batean forgatua gelditu dela uste dugu. "Versos de unos amantes" direlakoak ahoz aho zebiltzala esaten digute lekukoek, han eta hemen entzunak zirela. Bertso-kontuak aspaldikoak dira Donostian, eta beldurrik gabe esan dezakegu ohitura honetatik zuzenean edango zuela Bilintx ezagunak.

BUKATZEKO

Lanari amaiera emateko, eta sakonean aztertuko ez ditugun arren, XIX mende hasierako datu batzuk aipatu nahi genituzke.

Lehena beste euskal autore handi bati zor diogu, kasu honetan bizkaitarra: Añibarro. Añibarrok Zarauzko frantziskotarren komentuko "Libro becerro" delako idatzi zuen, eta besteren artean, hegoaldeko probientzietako herri euskaldunen zerrenda bat paratu zuen, Villasantek BAP aldizkarian argitaratu zuena (1956). Euskaltzainburu izan zenak, zerrenda XIX. mende hasierakoa dela diosku, nahiz eta datarik ez daraman. Hori bai, 1830. Urtea baino lehenago idatzia dela garbi dago, orduan hil baitzen Añibarro.

Zerrenda hau, hori besterik ez da, zerrenda bat alegia. Añibarrok ez du bestelako anotaziorik eskaintzen (euskalkiaz edo; ez dugu ahaztu behar zerrenda misiotan joaten zen jendeak bere sermoiak modu egokian presta zitzan paratua zela). Gipuzkoako herri euskaldunen artean Donostia eta Pasaia agertzen dira, Altza ez ordea. Honek ez du esan nahi bertan euskaraz mintzo ez zirenik; Añibarrok Altza Donostiaren jurisdikzio-pekoa zelako ez zuela aipatu uste dugu.

Bestetik datu oso bitxi bat izango genuke, 1836koa. Loiolako koartelean soldaduei pasa zitzaien agindu bat da72. Karlistada garaian sartuta, koarteleko ardura ingelesen pean zegoen, eta honen agintarietako batek, de Lacy Evans-ek, agindua euskaraz idazteko agidua eman zuen

Esanak esan, XVIII-XIX mende tarte horretan euskara Donostian bizi-bizirik zegoenik zalantzan jartzeko argudiorik ez dagoela uste dugu. Lanari ekin genionean ondorio honetara iritsiko ginelakoan geunden, eta hala izan da. Ibilitako bidea ordea, ez da izan guk aurreikusi bezalakoa. Jakitun ginen honelako ikerketa batek bidea oztopoz betea duela, baina ez genuen uste, espero agian, oztopoen tamaina benetan den bezalakoa izango zenik. Neurri haundi batean bibliografian bildutako datuei zor zaie lan hau burutu ahal izana, ezinezkoa baitzitzaigun guri artikuluetan aipatzen diren Agiritegi guztietara joatea. Ziur gaude lanen bat aztertu gabe gelditu zaigula... gaitzerdi, euskarak Donostian bizi izan duen historia guk hemen marraztua baino aberatsagoa izan dela adieraziko luke horrek.