Aurkezpena


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Euskarazko produktuen gida »  Aurkezpena





Euskarazko Produktuen Gida

2007-2008


Euskarazko kultur produktuen eskaintza gero eta ugariago dela kontuan izanik, Euskararen Udal Patronatuak, bigarren urtez, esku artean duzun Euskarazko produktuen gida hau argitaratu du. Gidaren xedea honakoa da: adin guztiei zuzendutako euskarazko produktu berrienak ezagutzera ematea eta horien kontsumoa sustatzea; hau da, tresna baliagarria izan nahi du haurrei, gazteei zein helduei aisialdiaz euskaraz gozatzen laguntzeko.

Argitalpen honetan merkatuan aurki daitezkeen produkturik berrienak eta nabarmenenak jasotzen dira zortzi ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, jokoak eta jolasak, CD-romak, musika, liburuak eta hiztegiak. Produktuok jasotzaileen adinaren eta egileen abizenen hurrenkera alfabetikoaren arabera sailkatuta datoz eta bakoitzaren gaineko informazioa (izena, egilea, argitaletxea, nori zuzendua, gutxi gorabeherako prezioa) ez ezik, argitaletxeen, ekoizleen nahiz Donostiako saltokien berri ere ematen da.


Ainhoa Beola Olaziregi
Hizkuntz Normalkuntza, Berdintasun eta Lankidetza zinegotzi ordezkaria





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org