 |
|
 |
 |
gida 06/07
Euskarazko Produktuen Gida
|
Aisialdia berebiziko garrantzia hartzen ari da guztion bizitzan eta azken urteotan euskarazko produktuen eskaintza gero eta ugariagoa dela kontuan izanik, Euskararen Udal Patronatuak esku artean duzun Euskarazko produktuen gida hau argitaratu du. Gida honek, hain zuzen ere, tresna baliagarria izan nahi du haurrei, gazteei zein helduei aisialdiaz euskaraz gozatzen laguntzeko.
Argitalpen honetan era askotako produktuak jasotzen dira, besteak beste, aldizkariak, komikiak, bideo eta DVDak, joko eta jolasak, CD-ROMak, liburuak, musika eta beste hainbat produktu. Adin guztiei zuzendutako alerik berrienak eta interesgarrienak biltzen saiatu gara eta horien informazioa (egilea, ekoizlea, nori zuzendua, gutxi gorabeherako prezioa...) ez ezik, argitaletxeen, ekoizleen nahiz Donostiako saltokien berri ere ematen da.
Euskararen Donostia
|
|
|
|
|
 |