![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Sagues: Juan Machimbarrena ingeniariaren proiektua
|
Etxe multzo txiki bat izan arren, Groseko alderdi horrek izaera berezia izan du beti, hainbesteraino non jende askok uste izan baitu beste auzo bat dela, Gros auzoaren oso bestelakoa. Atal berezi bat eskaini diogu lantxo honetan, Gros auzoaren oso bestelako moduan sortu zelako, eta agian horrexegatik izan da askorentzat bazter auzo moduko bat, Grosetik aparte edo zegoena, azken aldi honetan Grosi gero eta lotuago baldin badago ere.Gros auzoarentzat, arestian esan dugun bezala, urbanizazio plangintza oso bat egin zen, eta hala esan daiteke Gros auzoa 1849ko ekainaren 1ean sortu zela, baina Sagueseko bazter hark ez zuen izan etxe eta kale haiek ordenatuko eta antolatuko zituen azterketa eta egitasmo berezi eta osorik. Auzo hori pixkanaka-pixkanaka tankeratuz joan zen, 1923tik 1925erako urte haietan, Letetik (Nafarroa) etorriak ziren Eusebio eta Blas Sagues anaien eta "Francisco Sagües y Cía" enpresaren bultzadaz; bi anaia kontratista horiek banan-banan eskatu zuten hango etxe bakoitza eraikitzeko baimena, eta eraiki ondoren udalak zegokien lizentzia eta oniritzia eman zien. Espainiako gerra zibilaren lehenengo hilabeteetan Sagueseko biztanle gehienek ihes egin zuten: 1936 hasieran 2.273 ziren hango biztanleak, eta urte hartako irailerako ez ziren 417 besterik gelditzen. |
Auzo hura ia biztanlerik gabe gelditua zela ikusirik, Juan Machimbarrena ingeniariak aukera hartaz baliatu nahi izan zuen, eta auzo hura botatzeko eta berrantolatzeko proiektu bat aurkeztu zion udalari. Haren arabera, Hiri-Lorategi bihurtuko zen Sagues, igerileku handi eder batekin, eta solarium bat hondartza bazterrean, hondartzarekin mailadi baten bidez lotua egongo zena. Garai hartako alkatea Múgica jaunak gogo beroz onartu zuen asmo hura, baina kargua utzi behar izan zuen hartarako behar ziren baimenak eman baino lehenago.
Gaur egun, Zurriolako hondartza berriaren eraginez, Saguesek gora egin du, eta haren balioa asko handitu da alderdi guztietan; gainera, garai batean baino askoz lotura handiagoa du Grosekin, eta beldurrik gabe esan daiteke haren baitan zeharo sartua dagoela gaur egun. |