Andre Brijida ta Andre Nikolasa
(Biyak buru-estalki aro artako mutur zorrotzakin. Eseri ta izketan ari dira.)
Brij.- Etzan ezkondu.
Niko.- Orra beaz...
Brij.- Ezkontzeko asmoan juan zan Bergara’ra bere izebaren etxera; bañan, ez bat eta ez bi, senargaia gaxotu ta il zitzaion.
Niko.- Amantxi gaxua!
Brij.- Juan bezela etorri biar izan zuen Azkoiti’ra.
Niko.- Biyotzeko samintasun berri batekin.
Brij.- Ezin esan alakoa. Egunak eta egunak igaro zituen erotzeko zorian. Moja joateko ere ibilli zan. Ez dakit nola bizirik gelditu dan.
Niko.- Ez da iltzeko gaitza. Luzaro bere senarrarekin bizituta alarguntzen dan emakumeak, samintasun apala, ixilla, azaltzen du. Egun laburrak igaro dituenak, oñaze bizi, sutsuak. Eta ezkontzeko gaiean dagonak senargaia galtzen duenean, berriz, karraxi estu, larri burrunbatsuakin erakusten du bere naigabia. Garraztasun abek, ordia, ez dira karraxien indarrez neurtzen diranak.
Ixillenak izaten dira sakonenak. Samintasuna ez baida ezpañetakoa, biotzekoa haizik.
Brij.- Orrela izan da Amantxi’ren atsekabe garratza: biotz-biotzekoa. Senargaia galdu zuen egunetik ez du ezkongai agertu nai izan ere.
Bereala burua estali zuen, orain emakume ezkonduak darabilgun eran, eta bere ortan jarraitzen du.
Niko.- Orra asko asetzen ez nauben gauza bat.
Brij.- Zer bada? Niko.- Lenago ere ikusi detalako buru-estalkiak ezkon-izenean jartzen, eta bereala ezkonizanean biurtzen.
Brij.- Zer esan nai dezu? Niko.- Tunturruntun abek, askotan, ederrago azaltzeagatik jartzen dirala.
Brij.- Etzazula uste...
Niko.- Gizasemeak ere begiyak geiago jartzen dituzte buru-estalkidunetan. Ezkongai batentzat bi alargun ezkontzen dira.
Brij.- Etzait iduritzen...
Niko.- Izan ere, oraingo neskatxa gaztiak, beren kaskamotzakin, ez daude iñongo gizasemek begiratzeko eran.
Brij.- Polit askuak badira ba...
Niko.- Bañan buru-estalki ikusgarri abekin... Batibat Elgoibar’ko erara. Elgoibarko emakumeak beti izan dute alako doai berezi bat buru apainketarako. Azkoitiarrak ere ez det esan nai ez dakizutela zeren buruak edertzen. Baña elgoibartarrak!
Brij.- Bakoitzari bere errikua ederrena iduritzia ez da bart arratseko somaketa.
Niko.- Iduritzia ez; gauzak diran bezela esatia. Ez didazu ukatuko itxasertzeko errietan, Zumaia’n, Zarautz’en, Pasaia’n eta Donos
tia’n bertan ere bai, buru-estalki parragarri asko erabiltzen dituztela. Batzuek, txituak buruan balemazkite bezela; bestiak, mendi-tontorrak diruditela. Oraindik naxi-mentuba buruban daramatenak ere aterako dira.
Brij.- Beste tokietan ere buru-estalki parragarriak ikusten ditugu.
Niko.- A! Bañan Elgoibar’en...
Brij.- Elgoibar’en ere nabarmen askoak erabilli biar dituzte, gizasemeak auzia eman dutenian.
Niko.- Gizasemeak, ez; senarrak.
Brij.- Berdintxu.
Niko.- Emazteen edertasunaz kardabaturik. Izan ere, apainketa ikusgarri abekin senarra ez duben emakumeari, senargaiak parra-parra sortzen zaizkio.
Brij.- Geixko esan ote dezun iduritzen zait.
Niko.- Amantxiri ere onezkero ondotik asiko zitzaiz-kion.
Brij.- Etzazula orrelakorik aitatu.
Niko.- Gauzen berri badakigu; ta Amantxi´k onezkero senargai bat baduela, mingaña jarriko nuke.
Brij.- Ez dezu orren errex itzegin bear.
Niko.- Alperrik ukatuko didazu.
Brij.- Nik ez dizut ukatu.
Niko.- Ezin dezulako.
Brij.- Senargai bat duela ukatu nezake...
Niko.- Bai ote? Brij.- Bai; bi dituelako.
Niko.- Orra! Esaten nuen nik! Brij.- Baña orretarako zer gertaera tamalak igaro biar izan dituen!
Niko.- Nai dezun guziya; baña emen garbi agiri dana da, lengo senargaiaren malkuak txukatzeko, beste bi badituela.
Brij.- Amantxi gaxua! A! Ona emen bera.
|