|
Amantxi
Lengoak eta Amantxi. Azkenean Xiriako.
(Amantxi ezkerreko bigarren atean azaltzen da.
Andre Brijida’ren antzeko buru-estalkia dauka.
Amantxi agertzean. Andre Brijida ta Andre Nikolasa altxatzen dira. Au Amantxi’rengana juan eta alkarri musu ematen die.)
Niko.- Amantxi.
Aman.- Andre Nikolasa! Niko.- Beñere baño ederragoa zaude.
Aman.- Goibeltasun aundiak igaro bear izan ditut.
Niko.- Baña orain malda bera asiya zerala esan didate; ta bi... kurpillekin aldapak erosoago igarotzen dira.
Aman.- Badakit zer esan nai didazun; baña andre Brijidak esango zizun noski...
Brij.- Esatera nijoakionian sartu zera zu.
Aman.- Ai, andre Nikolasa! Nere biotzaren zarrastadak ikaragarriak ziran,... nere ura galdu nuenean; eta oñazearen zirikada zorrotzak moja joateko asmo bizi, sutsua, nere barrenean sortu zuten.
Niko.- A zer txorakeria! Zu bezelako emakume ederra orma illuntsu tartean sartu, an pipiyak jateko. Ez orixe!
Aman.- Ez nuen kemenik izan.
Niko.- Ez ta biar ere.
Aman.- Ez nuen kemenik izan; eta ez dakit Goi Jaun aundiak nere txepelkeria zigorkatu ez ote duen.
Niko.- Nola? Aman.- Egun gutxi barru zorapena, enkantua, etxean genuen.
Niko.- Etxean?
Brij.- Bai, enetxoa.
Aman.- Gela ontan bertan.
Niko.- Emen? Brij.- Argi-mutil ori emendik aterata, gela illunpean gelditzen danean, zorapena emen azalduko da berriro.
Aman.- Ikaragarrizko iskanbillak, zalapart eta barbulla ezin eramanak, gela onetan entzuten dira.
Brij.- Batzuetan, dantzan balebiltza bezela: besteetan, ostikoka diruditela... emen entzuten ez dan dunbots, zarata, zarraparik ez da.
Niko.- Izoztuta uzten nazute.
Aman.- Zalantz ikaragarrian, biyotza erdibitua.
begirik itxi gabe, gau osoak igaro ditut.
Niko.- Amantxi gaxoa!
Aman.- Brijida, nere lengusu maitati onek, al guziyan laguntza eman dit...
Brij.- Benaz eta gogoz.
Aman.- Baña egoera izugarri onetan emakume gaxo bakar batek zer egin zezakean...
Niko.- Etxez aldatu.
Aman.- Nola? Loreaga’ko etxe ospetsua utzi? Gure aurrekoen egipen gogoangarriak ezarrita daukazkiten orma gurgarrietatik alde egin?
Ez genuen besterik biar, lenaz gain, erriko marmar ausartenak nere kalte iraulitzeko.
Niko.- Nik ala egingo nuen bada.
Aman.- Nik ez. Beste biderik aukeratu det.
Brij.- Biderik egokiena.
Aman.- Zaldun leñargi bat nere ondotik zebillela igarria nitzan...
Niko.- Tunturruntun abetakoa jarri ezkero, jakiña zan. Andre Brijidari esan diot. Gizasemeak gerenganatzeko buru-estalki abek bezelakorik ez da.
Brij.- Urrutiegi zuazela derizkiot.
Niko.- Eta azkoitiarrak orretarako dezuten pertxentasunarekin, zer... esanik ez dago. Ori bai: elgoibartarrak lenbizi dirala.
Aman.- Nere tamaltasun neurrigabe arrekin zoraturik, egin zidan galdeketari baietzarekin erantzun nion.
Niko.- Ori da lenbizikoa...
Aman.- Lenbizikoa.
Niko.- Ta jakin al liteke zein dan? Aman.- Bai...
Xiri.- (Eskuiko lenbiziko atean azalduaz.) Jausoro’ko Esteban zalduna.
Aman.- Datorrela. (Xiriako joaten da. Andre Nikolasari.) Orixen da.
Niko.- Agure zar ori? (Xiriako’gatik.) Aman.- Ez; Jausoro’ko Esteban zalduna.
Niko.- Ezagutu bear degu orreatik.
Aman.- Exeri gaitian bada. (Ezkerretan esertzen dira. Amantxi erdian; ezkerretara Andre Nikolasa, ta eskuitara Andre Brijida.)
|