1. 5. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Amantxi »  1. 5. Irudia

Amantxi

V



Amantxi ta Andre Nikolasa



Niko.- Ni ere luzaro nago, ta juan biar nuke; baña jakin bear detana jakin gabe ezin juan niteke.

Aman.- Zer gero?

Niko.- Lenbizikoaz... naikoa ikasi det; baña, bigarrenaz, ez didazu oraindik ezer esan.

Aman.- Bigarrena...

Niko.- Ezagutuko dezu ori jakin gabe ez daukadala juaterik.

Aman.- Eseri zaitia. (Biyak esertzen dira.) Jakingo dezu noski gure sendiak Deba’ko Andia’tarrakin izan duten adiskidetasun sendo, betikoa.

Niko.- Jakingo ez det bada! Loreaga’koak eta Andia’koak antziñatik izan dute alkarganako lei mamitsua.

Aman.- Andia’tar Menjon Irarrazabal’tar Agustina’rekin eta nere gurasoak egun berian ezkondu ziran. Aiek Azkoiti’ra, nere gurasuak Deba’ra.

Batzuek bestiakin lengo adiskidetasuna berritu zuten, eta adiskidetasun ura batutzeko itz emanik gelditu ziran, bi sendietatik lenengo jaiotzen zan semia besteko lenengo alabarekin ezkontzeko.

Niko.- Orra nik ez nekien gauza bat.

Aman.- Lenengo semia Andia’tarrak izan zuten: Enrike. Nere gurasuak geroxiago, ta abek ere semia. Iru urte geiago gabe egon ziran, eta berriz ere semia. Zortzi urteren buruan jaio nintzan ni.

Niko.- Bai, bai...

Aman.- Nik izan biar nuen, beraz, Enrike’ren emaztegaia.

Niko.- Zure lenengo senideak mutillak zirala ondo gogoratzen naiz, eta nola Azkoitiya’n izan zan sualdi ikaragarri, etxadi osoa kixkali zan artan, aita bi semiakin il zitzaizuten.

Aman.- Ez nazazula aitatu gertaera zoritxarreko ura. Arek nere ama gaxoaren egunak laburtu zituen, eta amabi urte ozta-ozta nituenian umezurtz gelditu nitzan.

Niko.- Amantxi gaxua! Gaztetandik atsekabeari arpegi garratza ikusi zenion

Aman.- Nere amatxo maitati arrek, bere azken orduetan, ez ziran besterik esaten, ez bazan gurasoak Andia’tarrakin egin zuten erabakidea bete nezala nik; eta aginte ura betetzeko gertu negola zerutik ikusiko zuen noski.

Niko.- Nola ez?

Aman.- Enrike’k orduan ogei urte zituen. Ameriken agerpena ezkero, badakizu itxas-ertzeko gaztediak Ameriketara juateko duen griña ezin geldi arazia...

Niko.- Itxas-ertzian bakarrik ez; barrenago ere bai.

Elgoibar’tik bertatik gazte bikañenak an dijoaz Ameriketara. Emen belarra bezela, an urria jaiotzen omen da soroetan, eta urriaren kuxkuxian badijuaz muturrak austen. Laxter ez dira emen geldituko begi-bakarrak eta anka-motzak baizik.

Aman.- Enrike’re juan zan.

Niko.- Jakiña zegon...

Aman.- Amar urtian ez da bere berririk izan. Ama gajuak iltzat eman zuen. Andre Agustina atsekabeak zenbat malko ixuri ote du! Zenbat meza atera ote dizkio! Neri ere, semiarena bukatu zala esanaz idatzi zidan.

Niko.- Gajua! Aman.- Orrela, dakizkizun ondorengo gertaerak izan dira.

Niko.- Ulertzen det, bai.

Aman.- Ontan, eraneun, Enrike’ren eskutitz bat artu nuen.

Niko.- E? Nondik? Aman.- Deba’tik.

Niko.- Biurtu da orduan? Aman.- Noski. Nerekin bete bearra duena osatzeko gertu dagola esaten zidan.

Niko.- Bai, baña...

Aman.- Eta orretarako egun abetako batian itzegitera etorriko zitzaidala.

Niko.- Len itzegin besterik ez zuen.

Aman.- Andre Agustina’k ere itz batzuek jartzen zizkidan, gurasuen erabakia gogoratuaz.

Niko.- Korapillo ederra jarri dizute.

Aman.- Nik askatzen ezin asmatu alakoa.

Niko.- Ez ta iñork ere. Auxen da ba batek biar eta bestiak biar.

Aman.- Eta ni bi puska ezin egin.

Niko.- A! Zaude! Gauza bat gogoratu zait orain.

Aman.- Zer gero? Niko.- Zu naspilla ontan sartu zera, etxean zorapena, enkantua dezulako.

Aman.- Baietz ziñ egiten dizut. Ori izan ez bazan, ez nion nik iñori aurrerabiderik emango.

Niko.- Bada, nere iritzian, or daukazu itzulbidea.

Aman.- Nola? Niko.- Zu zorapenaren azpian zaude, ta ia biyetan zeñek gaizkatzen, libratzen zaituen: batak ezpatarekin edo bestiak bere latiñakin.

Aman.- Ulertzen dizut.

Niko.- Zu, gaizkatzen zaituenarena izango zera.

Aman.- Etzait ain gaizki iduritzen.

Niko.- Ez dezu beste biderik.

Aman.- Aolku on bat eman didazula uste det.

Niko.- Bai. noski. Eta orain, geixko egon naiz eta geiago berandutu baño len, banua. (Altxatzen dira.) Bigar ere etorriko natzaizu, ta gai au zerbait geixiago lardaskatuko degu. Eta bitartian nere esanaz ez aztu. (Eskui ate aldera egiten du.)

Aman.- Goguan eukiko ditut.

Niko.- (Atean geldituta.) Badakizu: edo batak bere ezpatarekin edo bestiak bere latiñakin.

(Juaten da.)

Aman.- Agur.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org