|
Amantxi
Amantxi. Gero Andre Brijida. Azkenean Xiriako.
Aman.- Batak bere ezpatarekin, bestiak bere latiñakin... Andre Nikolasa’k ondo asmatu duela uste det. Izan ere, amar urtian, ja bat esan gabe, ibilli nai duen tokietan; eta orain bururatu zaiolako, abua zabaldu utsakin bere naiak bete? Ez, ez; andregaia biar badu, irabazi dezala.
Brij.- (Eskuiko atetik sartuaz.) Emen naiz ni. Oi! Andre Nikolasa juan al da?
Aman.- Irtetia egin du. Ez dakit bidian biyak bat nola egin ez dezuten.
Brij.- Ez det bada ikusi, orra.
Aman.- Emen egon gera nere nasketaz itzegiten.
Brij.- Zer esana izango zuen Andre Nikolasa’k; ain buru bizikoa da.
Aman.- Bada, buru argi orrekin korapillua askatzeko bidian jarri nauela uste det.
Brij.- Nola, ordia? Aman.- Batak bere ezpatarekin, bestiak bere latiñakin.
Brij.- Geiago esaten ez badidazu, len añian geldituko naiz.
Aman.- Guziya esango dizut. Dakizun bezela...
Xiri.- (Eskuiko lenbiziko atean azalduaz.) Andia’tar Enrike zalduna.
Aman.- (Andre Brijida’ri.) Esan bear nizuna orain entzungo dezu. (Xiriako’ri) Datorrela. (Xiriako juaten da.) Exeri gaitian. (Esertzen dira.)
|