1. 8. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Amantxi »  1. 8. Irudia

Amantxi

VIII



Enrike, Titibiliti eta zomorrotxoak



Enri.- Bai; neria izango da. Ni bezelako larritasunetan arkitu dan gizon batentzat, aur-jolasak besterik ez dira abek. (Atia itxitzen entzuten da.) Atia itxi dute; beaz, gela ontako nagusi naiz, eta nagusi bezela exeri naien. (Exertzen da.) Ludi berrian ainbeste larri-alditan arkitu; ta, ludi zarrera biurtu naizenerako, ona emen ere ustekabeak. Ba... au besterik ez bada... Lo egingo det nik lasai eser-toki eroso onetan... (Sukaldetxoan jira guzia argi orlegiz piztutzen da. Enrike bat-batetan altxatzen da.) E! Edo nere begiak nastutu dira, edo-ta atze ortan zerbait ikusten det.

Titib.- (Sukalde barrenetik, bera ikusi gabe, lur-zuloko abotsarekin.) Eroriko naiz? (Enrikek eskuiko ate aldera itzul egiteko bezela egiten du, baņa gelditzen da.)

Enri.- Ez; ezpatadun gizon batek ez du orrenbesterekin bildurtu biar.

Titib.- Eroriko naiz? Enri.- Erori adi, nai badek. (Eskuiko oin bat sukaldetxoan agertzen da. Enrike oso ikaraturik dago.) Nik uste baņo lan latzagoari eraso diyot.

Titib.- Eroriko naiz? Enri.- Erori adi, nai badek. (Ezkerreko oin bat sukaldetxoan agertzen da.) Orrela baguaz, ez dakit zenbat ikusi bearko ditugun.

Titib.- Eroriko naiz? Enri.- Erori adi, nai badek. (Sukaldetxoan gorputz bat agertzen da, lengo oņakin bat egiten duela.) Gora guaz.

Titib.- Eroriko naiz? Enri.- Erori adi, nai badek.

(Sukaldetxoan gorputzari eskuiko besoa azaltzen zaio.)

Titib.- Eroriko naiz? Enri.- Erori adi, nai badek. (Sukaldetxoan gorputzari ezkerreko besoa azaltzen zaio.) Oraintxe neriak egin duela uste det.

Titib.- Eroriko naiz? (Enrike eskui-atera juatenda, baņa itxiya dagola ikusten du.)

Enri.- Itxiya! Galdua naiz! Aurre eman bearko.

(Ezpatan eskua jarri ta sukaldera begira jartzen da.)

Titib.- Eroriko naiz?

Enri.- Erori adi, nai badek.

(Titibiliti oso-osoa sukaldetxoan azaltzen da. Bereala bere beatzakin Enrike zoratzen du, ta au atzeraka joaten da, esertokian oso zoraturik etzan arte.)

Titib.- Zoratua gelditzen aiz.

Enri.- Ni... zoratua!

Titib .- I, bai. Ta ire eginberra izango dek, txistua entzuten dekan guzian dantzatu bearra.

Enri.- Nola, ordia, dantzan ez badakit? Titib.- Orain ikasiko dek. (Lenbizi sukaldetxotik jasoko du txistu bat, eta joko du zerbait.

Gero, atabal-makil bat, eta sabela arekin jotzen du, atabala balitz bezela. Botoiak estutuaz soņua bizitu azitzen du. Orduan alki baten gaņera igotzen da ta soņua jotzen du. Bereala sukaldetxotik zomorrotxoak irteten dira; ta, dantzatu ondoren, etorri bezela juaten dira. Titibiliti Enrikerengana juaten da.) Badakik, e? Emendik aurrera, txixtua entzuten dekan guzian, dantzatu bearko dek.

Enri.- Nola, ordia? Titib.- Nola? Onela. (Titibiliti’k txistua jo, ta Enrike dantzan asten da.)

Zapia geldi-geldi jetxi bedi.











     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org