|
Amantxi
BIGARREN EGINTZA
Iruditegia lenengo egintzan bezela ipiņia: egunez da, ordia, ta argia leiotik sartzen da.
Andre Brijida ta Xiriako. Azkenean Andre Nikolasa.
Brij.- Zer izan da bart? Xiri.- Andrea, bart beņere baņo lenago asi ziran zarata eta barbullak. Atia itxi ta beriala, lenbiziko karraxiak entzun nituen.
Brij.- Betaz asi ziran, beaz...
Xiri.- Bai, andrea. Gero txixtua entzun nuen, eta dantzan zebiltzala ziruditen.
Brij.- Betikoa.
Xiri.- Bai, andrea. Orrela, ixkanbilla ikaragarrian gau guzian jarraitu dute. Goiz-aldera ixiltzen juan dira; ta, egun argiakin bat, bare ta paketsu gelditu gera.
Brij.- Ta zer egin du Enrikek? Xiri.- Andrea... Nik, agindu bezela, seietan atia iriki det. Zaldun ura alki orretan exerita zegon: eta, atia zabalik ikusi duenean, itzik esan gabe tximixtak egiten juan da.
Brij.- Ta ez diozu ezer igerri? Xiri.- Andrea... Nere iritzian, lo gutxi egintako arpegia zeraman; eta, gaņera, ler egiņa zegola zirudien.
Brij.- Eta itz bat ez esatia...
Xiri.- Ez ta ja-rik ere.
Brij.- Orain ez dakigu zoratzalleak menperatu dituen edo zer egin duen...
Niko.- (Eskuiko atetik sartuaz.) Ona emen uste gabeko ikustalaria.
Brij.- Andre Nikolasa, ez nuen uste orren goiz etorriko ziņanik.
Niko.- Ez da nik ere.
Brij.- A! Niko.- Esango dizut.
Xiri.- Ezer geiago bear ez badezu...
Brij.- Ez; juan zintezke, Xiriako. (Xiriako eskuiko atetik juaten da.)
|