2. 6. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Amantxi »  2. 6. Irudia

Amantxi

VI



Amantxi ta Karmentxo. Azkenean Xiriako.



Aman.- Atoz onera, Karmentxo; exeri zaitia. (Biyak exertzen dira.) Esaizkidazu: lagun asko bildu al ziñatenatzo?

Karm.- Amarretaraño bagiñan.

Aman.- Asko. Ta abestia ondo atera alzenuten?

Karm.- Sor Patrozinio’k ala zion.

Aman.- Sor Patrozinio’k esan ezkero, ala izan bearko du bada.

Karm.- Bai...

Aman.- Bai, noski. Zuentzako, Jaungoikoaren urrena Sor Patrozinio dala uste det.

Karm.- Orrenbesteraño ez.

Aman.- Orrela berenganatzeko, zer ematendizute mojak?

Karm.- Atzo goxuak eman zizkiguten.

Aman.- Eta goxuak egongo ziran? Karm.- Goxo-goxuak. Mojak egiñak ziran ta...

Aman.- Orduan zer esanik ez dago. Izebak egin balitu, aitzaki apurren bat izan zezatekean; baña mojak egin ezkero...

Karm.- Izebak ere oso gozatsuak egiten badaki

Aman.- Bai, noski.

Karm.- Baña atzokuak Sor Patrozinio’k egiñak ziran.

Aman.- Zer? Emakume orrek goxuak egiten ere bai al daki?

Karm.- Banan-banakuak egiten ditu. Sor Patrozinio’k egiñak diranian, beriala ezagutzen ditugu.

Aman.- Baña emakume orrek guztitatik badaki...

Karm.- Guztitatik. Eta guzitarako artakua da.

Orrek abestiak zuzentzen ditu, aldareak lore ikusgarriakin apaindu, aldare-zapi ta apaiz-jantziak bere eskuz eratu...

Aman.- Eta orretxek Azkoiti’ko neskatxik politenak bereganatzen ditu.

Xiri.- (Eskuiko atean azalduaz.) Jausoro’ko Esteban zalduna.

Aman.- Datorrela. (Xiriako juaten da.) Zer dion entzungo diogu.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org