 |
|
 |
 |
|
Amantxi
Lengoak eta Esteban
Est.- (Esteban eskuiko lenbiziko atean azaltzen da, ta bi emakumeak itzal aundiarekin agurtzen ditu.) Salvete. (Amantxi’rengana aurreratzen da.) Eguzki-gurdia, Plus. Eus, Eton eta Flegon zaldi aidetsu ta susparrak dituela, Febo illezkorrak zeru urdiñean azaltzen duenean, bere errañu bizikariak gizadia argiz anpatzen dute, ta lur barreneko sustrai ugaritsuak jan-ale marduletan zabaltzen dituzte.
Zure edertasun zoragillea azaltzean, berdin gertatzen da. Begietan argi ametsgillea usmatzen da; biotzean alaitasun, poz, gozaki neurrigabea. Zoragarria zera, Amantxi.
(Amantxi’ri eskuan muñ egiten dio.)
Aman.- Zure erara erantzuteko nere adimen kamutsak ez du itzik arkitzen.
Est.- Zure begietako txinpart batek nere itzik biguñenak baño goitasun geiago du.
Aman.- Eskerrik asko Est.- Emen degu Karmentxo ere.
Karm.- Jauna,...
Est.- Badet bada nik gertaera bat zuri esan bearra.
Karm.- Neri? Est.- Bai. Ez da nik asmatua, Izarraitz’ko artzaiak esan didate. Sapiens nihil affirmat quod non probet. Esatera nuakizuna izango da, beaz, secundum pastores.
Karm.- Zer ote da? Aman.- Orain jakingo degu.
Est.- Bart arratseko gauza da. Eguneko ibilketaz nekaturik, ango Oreadeak, beren buruak kapusai beltzetan bildu ondoren, lurra illunpean utzi zuten. Harpocrato’k, beatza ezpañetan jarririk, gizadiko lengai guztiak ixilik gelditu arazi zituen, eta etziran entzuten ez Boreo’ren aize burrunbatsuen txixtu larritsuak, ez Auster’en aize biguin, epel, xamurren susmur opagarriak. Eolo’ren menpeko guztiak ixilketa artan bat egin zuten. Mendiko errekatxo berritxuak ere beren betiko mur-mur jostalaria gelditu zutela zirudien. Etzan entzuten, ez ardien bee errukarria, ez eltxo ta pixti purtzillen burrunba aspergillea. Igelak ere beren gaberoko erestia utzita, mututurik zeuden. Itz batian: etzan kinkik ere nabaitzen. Bañan, ixiltasun eta illuntasun esan ezin alako arretan, artzaien begi zorrotzak millaka txoritxuak begiztatu zitazten. An zeuden: txirrixkalariak abeslari trebiak; an enara egalari pizkorrak; tarin, txorru, birigarro margo bizidunak; txantxangorri, txepetx, ormatxori ezin aseak. Guztiak loari utzita, begiak irten bearrian, zalantza biziyan zeuden. Zugatz-adarme batean dardarizoka, karnaba kaska-gorri bat guzien gain ageri zan. Pago lodi urtetsuko kabi leun epel batean, ama ta umetxuak, guztiyak buruak atera nai ta ezin atera, lei gogorra zebilten: eta arkaitz-zulo batean, goroldio gañean, xoxo zar, elbarritu bat, lerdia zeriola, mokua luzaturik zegon...
Karm.- Baña... zer egiten zuten txori aiek?
Est.- Azkoiti’ko neskatxik panpoxenak Santa Klara’n azaltzen zituzten abestiak entzuten zeuden.
Aman.- Zuregatik ari da, Karmentxo.
Karm.- Esteban jauna, iseka..., Est.- Ez da nik asmatua. Suum cuique. Izarraitz’ko artzaiak esan didate.
Aman.- Bai; Esteban besterenaz lasai ari da; bañan bererik ez digu oraindik aitatu ere.
Est.- Zer gero? Aman.- Aita Zirilo’ri... ta zuri... entzuteko, Balda jauregian bart izan zenuten billeraz ez dakigu ezer.
Est.- Guziya jakingo dezute. Orretaraxe etorri naiz.
Karm.- Bai; orretara ta neri iseka egitera.
Est.- Asketsi. Aita Zirilo’ren itzaldia... Mirabile dictu!, gauza arrigarria izan zan. Ni berari entzuten txoraturik egon nitzan. Neretzat, atzoko eguna, albo lapillo notare diem (7) izan zan.
Aman.- Orra.
Est.- Guzi-guziya esango dizutet.
Aman.- Entzungo dizugu.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |