2. 8. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Amantxi »  2. 8. Irudia

Amantxi

VIII



Lengoak; bereala Andre Nikolasa, gero Andre Brijida, geroago Enrike ta Xiriako.



Est.- Dante ta Petrarka’ren lan bereziak aitatuaz, bere itzaldiari asiera eman zion. Bien arteko zantzuak argi ta garbi azaldurik, lenengoengatik esaten zuen: Auctor venatus fuit ubique quidquid faciebat ad suum propositun...

Niko.- (Eskuiko atetik sartuaz.) Emen naiz ni berriz.

Aman.- Ongi etorri, Andre Nikolasa.

Karm.- Andrea...

Est.- (Andre Nikolasa’rengana juan eta eskuan muñ emanaz.) Artu itzazu nere agurpen zintzoak.

Niko.- Eskerrik asko. (Atzo baño koipe gutxixiago dauka. Agortu egingo zan au ere.)

Aman.- (Amantxi’k eskeintzen dio bera dagon esertokia, baña Andre Nikolasa aurreko alkian esertzen da.) Atzoko billeraren berri ematen ari zitzaigun.

Niko.- Orra; ta nik, jakin gabe, geldi arazo. Tamal-garri da...

Aman.- Ez dio ajolik. Berriz esango digu.

Est.- Gogo biziz. Bigarren aldiz esango det: Dante ta Petrarka’ren lan bereziak aitatuaz, bere itzaidiari asiera eman zion. Bien arteko zantzuak argi ta garbi azaldurik, lenengoengatik esaten zuen: Auxtor venatus fuit ubique quidquid faciebat ad suum propositun...

Brij.- (Eskuiko atetik sartuaz.) Ez dezute esango asko luzatu naizela.

Aman.- Ez orixe.

Niko.- Azkar ibilli zera.

Est.- (Andre Brijida’rengana juan eta eskuan muñ emanaz.) Andre Brijida, beti zure menpeko.

Brij.- Eskerrik asko.

Karm.- Aita atsegindu al da? Brij.- Gizonak, berena egin ezkero, bereala atsegintzen dira.

(Andre Brijidaesertzen da.)

Aman.- Orain, Esteban, barko billeraren berri ematen ari zitzaigun.

Brij.- Jakin naia banuen bada nik ere.

Aman.- Bigarren aldiz esango digu.

Est.- Ez, Amantxi.

Aman.- Nola? Est.- Irugarren aldiz.

Aman.- A, bai! Est.- Irugarren aldiz, eta pozik, esango dizutet: Dante ta Petrarka’ren lan bereziak aitatuaz, bere itzaldiari asiera eman zion. Bien arteko zantzuak argi ta garbi azaldurik, lenengoengatik esaten zuen: Auxtor venatus fuit ubique quidquid faciebat ad suum propositum...

(Barrenen ikaragarrizko ixkanbilla entzuten da. Enrike ta Xiriako dira. Beste oju artean entzuten da Xiriako esanaz: “Baimena izan arte itxoin "; eta Enrike’k: “Ez det nik baimen biarrik”. Emakumeak zutik jartzen dira.)

Aman.- Zer da ixkanbil ori?

Brij.- Zer dabiltza or? Karm.- Izeba!

Niko.- Emen degu kurkumixa.

Aman.- (Otsak geroago ta alderago ta pizkorrago.) Baña zer dute karraxi oiekin?

Niko.- Dantzatzera ote dator berriz?...

Xiri.- (Une onetan Enrike ta Xiriako buruka, eskuiko atean azaltzen dira.) Geldi emen! Geldi!

Enri.- Zuaz emendik ukullura! (Enrikek Xiriako atzera botatzen du; ta, Amantxi ikusirik, beregana oso asarre juaten da. Xiriako atean gelditzen da.) Maltzur alena, emen al zera?...

Aman.- Enrike,...

Enri.- Ongi esan zenuen emengo gertaera guziyak ez nekizkiela. (Andre Brijida’ri.) Egiya zenion erdirik ere ez nekiela...

Brij.- Badakizu zergatik esan nizun.

Aman.- Ez dakit zertara zatozen orain orrekin.

Enri.- Zuri esatera erdirik ez nekiela, batere ez nekiela: baña orain guziya jakin detala.

Aman.- Zer gero? Enri.- Ni zorapen tartean nebilkizun bitartean, gizon exkallu batekin maitasunezko bideetan zebiltzala. Oiek emakume lasai, lizunen egipenak dira...

Aman.- (Lau emakumeak batean.) Itz oiek...

Niko.- Lotsagabea!

Brij.- Petrala!

Karm.- Txatxua!

Est.- Gizon exkallu onek erakutsiko dizu itz oiek ez dirala emakume bati esatekoak.

Enri.- Xaxi-tanboliñ ori al da zure kuttuna?Aman.- Ori... zu ez bezelako zalduna.

Brij.- Bai, noski.

Karm.- Esango nuke.

Niko.- Ta beriak aundiaguak.

Est.- Xaxi-tanboliñ au dantzatu aziko zaitu zu.

Enri.- Ez dezu orretarako kemenik...

Est.- Beti izan det onetarako: Parce subjectis eta debelare superbos.

Enri.- Zer eskubiderekin gai ontan sartzenzera? Est.- Emakumearen alde ateratzeko gizon ongi azi guztiak dutenarekin.

Enri.- Emakume ori, jaio baño lenago ere neria zan.

Est.- Jaio baño len zuria izango zan; jaio ta gero neria izango da.

Enri.- Nik ezpata detan bitartian, ez da ori zuria izango.

Est.- Zure ezpatari erantzuteko, emen daukat nik bestia.

(Esteban’ek ezpata ateratzen du. Enrike’k bere ezpatari eltzen dio. Emakumeak karraxi egiten dute. Amantxi, Andre Brijida ta Karmentxo Esteban’engana juaten dira. Andre Nikolasa Enrike’rengana. Xiriako ere Enrike’ri eltzeko eran jartzen da.)

Aman.- Ai, ez! Enrike!

Niko.- Geldirik, gizona!

Enri.- Orain jakingo dezu nere ezpata zer dan. (Enrike, ezpata ateratzeko keñu egiñaz, Esteban’engana aurreratzen da. Emakumeak karraxi egiten dute. Une onetan txixtulariaren soñua entzuten da, ta Enrike dantzan asten da.)

Est.- E! Iseka neri!

Niko.- (Estebanengana lasterka juanta.) Ez. Zorapena du, zorapena. (Emakumeak Enrike biltzen dute ta gertaeren berri ematen diote.

Estebanek ezpata zorroan sartzen du.

Andre Nikolasa leiora juaten da.) Ixo! Ixo! (Txistua ixiltzen da,ta Enrike gelditu lenbizi ta bereala iruditegian aurreratzen da.)

Enri.- Orain ere menpetu naute; baña nere almenak guztiyen gain ezartzeko bidia erakutsiko dit. Ez naute, ez, iñoren aurrian parragarri jarriko... (Une onetan txixtulariaren soñua entzuten da. Enrikek dantzari ekiten dio. Emakumeak leiora juaten dira.)

Emakumeak.- Ixo! Ixo!

(Txixtua ixiltzen da ta Enrike gelditzen da. Emakumeak Esteban’en ondoan biltzen dira. Enrike itzul egiteko antzean eskuiko atera juaten da ta andik ojuka esaten du:)

Enri.- Or gelditzen zera, Amantxi! Ni banua berriz Ameriketara!

(Enrike juaten da, ta ondoren Xiriako.)

Niko.- Ondo... dantzatu.

(Esteban ta Amantxi erdian dituztela, guztiak aurreratzen dira.)

Est.- Ez nekien ezer ere.

Brij.- Oietxek ziran etxe onetako katramillak.

Est.- Bada gauzak erabaki erreza du. (Amantxi’ri.) Zuk nere emazte izan naiko dezu noski?

Aman.- Bai, Esteban; zuria izango naiz.

Niko.- Bai: orixe ezpañetatik txintxilik zegola igarria nitzan.

Aman.- Andre Nikolasa,...

Est.- Eta Jausoro’ra juango zera.

Niko.- Ori da. Etxez aldatu. Nik lenbizikotik esan detana.

Aman.- Baña... nere etxea utzi...

Est.- Ezkondu ezkero, zure etxea Jausoro izango da.

Brij.- Ori da.

Karm.- Ederki.

Est.- Ta ez da izango beste zorapenik, zure edertasunak nere biotzari emango diona baizik.

Brij.- Orra gauzak nola amaitzen diran.

Est.- Finis coronat opus.

Niko.- (Leiotik ojuka.) Orain nai dezun guziya jo zenezake.

Est.- (Esteban aurreratzen da iruditegian eta jendiari esaten dio:) Plaudite, cives. Acta est fabula. (Txixtularien soñua entzuten da.)

Ezkutazapia jaxten da.



Oharrak:

(1) Eta zuek, Eneas’en amak, emakume ausarditsuak izan ziñatelako, betiko ospea eman ziezuten gure itsas-ertzai. Jaungoikoak bedeinka zaitzate ta bedeinka zaitzate berriz ere Jaungoikoak! (Bixjilioren Eneida’ko VI-g. liburutik aukeratutakoa.)

(2) Jaungoikoen gogoko abenda, Jupiter’en ondorengo goralgarria. (Birjilio, IV-g. Egloga. Sendi ospetsu baten ondorengoengatik esaten da.)

(3) Ederki, oso ederki, ezin eta ederkiago. (Horazio: Arte poética.100)

(4) Nor. zer, nun, zein bidez, zergatik, nola, noiz?

(5) Gure lur maiteak uzten ditugu. (Birjilio: I ta III-g. Egloga.)

(6) Ondo bizi.

7) Arri txuriz apuntatu bear litzaken eguna: egun ospetsu ta atsegiña.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org