 |
|
 |
 |
|
Aterako gera!
IRUGARREN IRUDIA
Pello Atraka
(Juaten da barrikara, ixiri kadiran eta betetzen du baso bat.)
Oraiñ ere aterako naiz bada ni. Au mauka! Txotx berriko sagardu onekiñ sartzen diyot ziriya Anthon gizarajuari! (Begiratubaz baso betiari.) Sagardu onek, bada, ez du aiñ kolore fina... Neretzako, ona izateko emenguak lasto koloria izan biar du; ala da fiñago eta argiyago... Esan zagun gorri antxekuak ere ez dirala txarrak, zergatik diran gorputz geiagokuak. Orra, berriz: Asturiaskuak ez izanagatik kolorez txit gaiñ gañekuak eta gañera metxuak, alaz guztiyaz ere ez dira txarrak, ez izan ezkero pasatubak Gaxi puntukuak gustatzen zaizkit... Baita goxo antxekuak ere: eta sagardo garratz txinpartak botatzen dituben ura, azkeneko Amasorrañen saldu zan bezelakua, ura, ura gauza, ura zan ura, urik gabia... Esan zagun, besteren bizkar izan ezkero, erozeiñ erateko pronto naguela, baita eskubetan daukatan oliyo kolori au ere. (Eraten du.)
|
|
|
|
 |