|
Aterako gera!
SEIGARREN IRUDIA
Anthon. On Jeolimo eta Joxe Pipax
Pipax.- Atrakatu eta fondo eman biar degu ementxen.
On Jeolimo.- Emen al zera, alporja?
Pipax.- Ondo, eta beorri, On Jeolimo? Ondo, serbitzeko; ba, jauna, bai.
On Jeolimo.- Ja! Ja! Ja! Beti txoro. beti orla.
Pipax.- Bijua ondotxo! Kontuz ibilli, e?, itsaso gaxtua dago ta.
On Jeolimo.- Zu kontuz ibilli, zu... mariatu gabe.
Pipax.- E! Atuajia jakiņen gaņian dago.
On Jeolimo.- Ariyo. Anthon. Esanak esan, ia xuxen ari eta zer ateratzen dan. (Juaten da.)
Anthon.- Ni nere itzian nago, jauna. Bijua ondotxo!
Pipax.- Kaxo, Anthon! Zer gizon modu? Ekatzak baso bat sagardo, lo ez baldin baago.
Anthon.- Lo niok.
Pipax.- O! Ez dek gero batere ezagun. Badiruik ametsetan abillela, baņan... lotan ez.
Anthon.- Mutill, utzi nazak pakian, asarre niok eta...
Pipax.- Aixkiratzen lana! Ni ez nak beņere asarretzen; ni beti umore onakiņ!... Oraiņ ere abiyadurik batere artu gabe, erango nizkikek sei baso sagardo bata bestien ondoren.
Anthon.- Eran obeto egingo dituk, bai, pagatu baņon.
Pipax.- Begira zak bada. Neri ez zat gustatzen zorrik iņun izaterik eta ezta... pagatzerik ere!
Anthon.- Ori dek.
Pipax.- E! Txirrixtatu egiņ nak. Ez nikan ori esan nai.
Anthon.- Nai ez dekala esan dek egiya.
Pipax.- Gizona, gaur baņon pobriago izandu gaituk bada! Diruba obeto zekagu agiņeko miņa baņon! Atxuari atera zizkat zazpi kuarto txiki: bat ardo eta laurdeneko opilla erosirik amaiketakua egiteko: eta beste zazpi... milla duro banitu ez nikek ire inbiriyik izango!
Anthon.- Aizak. i! Eta sagardua zerekiņ pagatzeko asmua dek?
Pipax.- Gauza orren gaņian gero itz egingo diagu.
Anthon.- Ez diat emango.
Pipax.- Orrenbeste ez al aiz fiyatzen?
Anthon.- Ez, ez, ez! Ez diat emango!
Pipax.- To makilla (makilla bat arturik) eta egiņ akiyok koxka, e?, eta...
Anthon.- Ez nak ari! Makill ontan egiņ edo itsasuan egiņ bat dek!
Pipax.- Pagatuko diat bada! Baso baten juan-etorriyagatik orrenbeste zalaparta! Ona ago i ni bezela zazpi milla duro artzeko izateko!
Anthon.- Norengandik?
Pipax.- Gobiernotik.
Anthon.- Nola?
Pipax.- Sekulan ez diat ezer artu eta artzeko nagolako.
Anthon.- Lenbiziko artzen dekanian etorri ari bada, eta orduban emango diat.
Pipax.- Gizona, beiņ esan ezkero pagatuko detala, ez al aiz fiyatzen?
Anhon.- Ez nak fiyatzen, ez! To (emanaz). Baņan ez aiz gaur emendik aterako pagatu gabe.
Pipax.- (Basua artu eta) Aterako gaituk!
Anthon.- Zeladoriari deituko ziuat.
|