10. Anthon, Atraka eta On Jeolimo


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Aterako Gara! »  10. Anthon, Atraka eta On Jeolimo

Aterako gera!

AZKENEKO IRUDIA



Anthon, Atraka eta On Jeolimo





On Jeolimo.- (Anthoni.) Onek zenbat zor dizu?

Anthon.- Onek...

Atraka.- Nik baso bat.

Anthon.- Besterik ez?

On Jeolimo.- Gizona, ori al da moduba? Denen artian karga erdien bat eran dute; aiek itzuli pagatu gabe; Onek, itzulik ez egiñagatik, igualtxu pagatzen du; eta orla nai dezu kontubak juxtu ateratzia?

Atraka.- Nik baso bat besterik ez det eran!

On Jeolimo.- Atoz gero upela ez dala ogei ta amar kargakua, eta zintakiñ ez dala ondo neurtzen, eta... esatera... Berriz ere exkax aterako dira zure kontubak.

Anthon.- Zer nai du bada? Gauza abek alegiñak egiñagatik gertatzen dira.

On Jeolimo.- Nik ez det orrekiñ egitekorik; nik sagarduen diru juxtuba biar det, eta zuk atera zure kontubak.

Anthon.- Gu nola bizitzia nai du?

On Jeolimo.- Lana egiñda.

Anton.- Egiten degu, jauna.

On Jeolimo.- (Denbora pixka baten buruban.) Begira, Anthon: ni urrikitzen naiz zutzaz. Ezagutzen det alde batetik irabazi txikiya dagola eta bestetik alegiñak egiñagatik pegatzen dizutela, Bañan alabaindikan ere nik neretik eziñ emango dizut. Baña orain asmatu det modu bat biyak ondo aterako gerana.

Anthon.- Ia bada.

On Jeolimo.- Txiskatzen dizutenian baso bat, baso bat ur bota; bi egiten dizutenian, bi bota: eta orla, zenbat sagardo txiskatu, ainbeste ur bota. Modu (b) onetan zuk ez dezu galduko eta nik ere ez.

Atraka.- Guk bai, ordia.

On Jeolimo.- Nik nere baimena ematen dizut.

Anthon.- Bai; beorrek ematen dit, bañan naiko al dute jaun oiek?

On Jeolimo.- Ori...

Anthon.- (Jendiari.) Jaunak, ematen al diote beon baimena ura botatzeko?

Atraka.- Ez! Ez!! Ez!!! Ez txinixtu!!!

Anthon.- Nik besterik ez nezake egin bada. (Jendiari.)

Urik nai ez badute
sagarduarekiñ,
konpondu litezteke
nagusiyarekiñ.


On Jeolimo.-

Sagardotxu ontatik
emango det anbat,
pagatutzen badute
txikiko... txalo bat.


Atraka.-

Asten badira, jaunak,
txalo ematera,
orduban bai egiyaz:


Irurak.-



ATERAKO GERA!



BUKAERA













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org