1. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Biozberak »  1. Irudia

I



Bebel ta Mariano jauna



Mar. j.- (Etxe-sarrerako atetik sartzen da.) Arratsalde on.

Bebel.- (Apainketak utzi ta Mariano jaunari agur egitera juanaz.) A! Mariano jauna, zer diyo?

Mar. j.- Ondo, ta zu?

Bebel .- Ederki. Exeri bedi.

Mar. j.- Eskerrik asko. (Atzeko alki luzean exertzen da.) Eta ama ta Lolot?

Bebel.- Jazten ari dira. Gure erritar sendi bat bart iritxi zan eta ikustaldi bat egitera guazkiye.

Mar. j.- Biar dan bezela.

Bebel.- Eta bedorri zer dabil alderdi abetatik? (Apain-ketari pixka bat jarraituaz, baņan era berian Mariano jaunari begiratuaz.)

Mar. j.- Agerrepe-ko Mari-Antoni ikusten izan naiz, eta bidez etxe ontan sartu-atera bat egin gabe ez det juan nai izandu.

Bebel.- Eskerrik asko. Ta zer diyo Mari-Antoni gajuak?

Mar.j.- Zer izango du! Ondo nai ta ondo ezin izan.

Bebel.- Gaizki al dago?

Mar. j.- Ondo ez beintzat.

Bebel.- Eta zer du?

Mar.j.- Gaitzik okerrena: urtiak.

Bebel.- Asko izango ditu?

Mar. j.- Irurogei ta amarrera baņo larogeira alderago.

Bebel.- Gajoa! Ondo emakume gordiņa izana da bada.

Mar. j.- Inguru abetan ezagutu dan emakumerik sendo ta mardulena. (Une onetatik Bebel’ek bere buruaren apainketan jarraitzen du, Mariano jaunari jaramonik egin gabe.) A! Baņan urteak, zuaitzik tantarrena ondatzen duten bezela, osasunik bikaņena galtzen dute. Gure izamenari iraun azitzen diona biotza da; ta urteak biotza nekatu, ondatu, apurtu, txetzen dute. Izan ere, bizi geran bitartean beņere geldirik ez dago; gau ta egun, beti tik... tik... tik... tik...

Gaņerako beste gorputz atalak geldi-aldiak badituzte; biotzak beņere ez. Mingaņak, bati-bat emakume-mingaņak, egunak dituen ordu guztietan, eta zerbait geixiago ere bai, zorapen ikaragarrian zaramalkatuko dira, barrengo suak eragiten baliote bezela. A! Baņan noizbait ere ixil-aldia etorriko zaie eta mingaņa geldituko da. Biotza ez, ordia; biotzak beti bezela jarraituko du: tik... tik... tik... tik... Begiak, begi eziņegonak, ikusten dutena baņo geiago ikusi nairik, zer nekeak darabizkiten, zer lanak, zer zoramenak izaten dituzten! A! Baņan noizbait ere luak betazalak jetxi azitzen ditu, ta itzalpe atsegiņean atseden gozoa arkitzen dute begiyak. Eta bitartean biyotza, betiko bere lanean, tik... tik... tik... tik... Eta berdin oņak, berdin besoak, esku, beatzak; gorputzaren alderdi guziak badituzte lan-aldiak, baņan geldi-aldiak ere bai; biotzak bakar-bakarrik ez beņere geldi-aldirik; biotza bere amai gabeko egitekoan, beti tik... tik... tik... tik...





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org