5. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Biozberak »  5. Irudia

Biozberak

V



Lenguak eta Izpitza



Izp.- (Etxe-sarrerako atea irikitzen da, ta Izpitza agertzen da.) Mariano jauna emen al da?

Lolot.- A, bai! Mariano jauna!

Bebel.- Mariano jauna!

A. Jax.- Izpitza da!

Mar. j.- Zer dek?

Izp.- Beorren billa netorren.

A. Jax.- Aurrera, aurrera! (Mariano jaunari.) Emen bertan itzegingo dute.

Mar.j.- Eskerrik asko. (Izpitza’ri) Ator bada aurrera.

Adol.- Agur, Mariano jauna.

Mar. j.- Agur.

Bebel.- Gero arte.

Lolot.- Agur.

Mar. j.- Ondo ibilli, amets geiegi egin gabe.

Lolot.- Ez dago bildurrik.

Bebel.- Oso erne guaz.

A. Jax.- Etxeko jabe or gelditzen da.

Mar. j.- Eskerrik asko. Ondo juan... Agur. (Mariano jauna ta Izpitza ez bestiak sarrerako atetik juaten dira,)













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org